139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3317
EBAZPENA, 2015eko uztailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko, 2015eko ekainako deialdian, azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2015eko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2014ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 245. zk., 2014ko abenduaren 24koa), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2015eko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Bizkaiko lurraldeko azterketak epaitu dituen Epaimahaiak osatu du.
Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila agintzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.