Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3319

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2015eko uztailaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2015-2016 ikasturtean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsa atzeman da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 8ko Aginduaren testuan. Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2015-2016 ikasturtean. Testu hori 2015eko uztailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (133. zenbakia) argitaratu zen. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2015/3175 (16/9) orrialdean, euskarazko bertsioan, b) idatzi-zatian, hamabosgarren artikuluan,

honela dio:

«b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 16. artikuluan aipatutako frogagiriak aurkeztu ondoren. Frogagiri horiek aurkezteko epea ikasturtea amaitzen denetik 2015eko ekainaren 15era bitarte da».

Baina honela esan behar du:

« b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 16. artikuluan aipatutako frogagiriak aurkeztu ondoren. Frogagiri horiek aurkezteko epea ikasturtea amaitzen denetik 2016ko ekainaren 15era bitarte da».


Azterketa dokumentala