Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2015eko uztailaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3326

IRAGARKIA, eraikuntza obraren gauzatze kontratuari dagokion lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetuko duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espediente zenbakia: 047/2015/C01/B-91.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Bilbon, «Santiago, Santa Ana eta Krug» AOR 24 delakoaren P1 lursailean 14 etxebizitza atxiki eraikitzeko obren egikaritzea.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 14 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu.

Ereduzko aurrekontua: 3.081.469,44 euro, BEZik gabe.

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 3.389.616,38 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa) edo www.visesa.com webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko irailaren 7a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (63).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).

3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).

4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

9.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 14a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua) helbidean edo Euskal Autonomia Erkidegoko informatika plataforma komunaren bitartez www.euskadi.eus, baita helbide hau erabiliz www.contratación.info, modu zuzenean, bertan jasotako edukiaren bitartez ere.

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Sozietate Publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2015eko urriaren 6a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: ez da aplikagarria.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web orria: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala