Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3760

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1257/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1257/2014 prozedura bideratu da, Iciar Santano de Arribak eskaturik, Claudir Alves de Souzaren aurka, adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta. Prozedura horretan, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

391/2015 epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1257/2014 autoetan 2015-07-15ean emana. Parte izan diren alderdiak: Iciar Santano de Arriba, demandatzailea, Otero Uria prokuradoreak lagunduta; auzi-ihesean den Claudir Alves de Souza, demandatua, prozesu-ordezkaririk ez duena.

Claudir Alves de Souza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Claudir Alves de Souza demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut zedula hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko uztailaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala