167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
3762
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia lineako Zaldibar - Mallabia zatian trenbidea berriztatzeko lizitazioari buruzko iragarkia aldatzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak hauteman dira 2015eko uztailaren 30eko 143 zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den iragarki honen testuan: Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia lineako Zaldibar - Mallabia zatian trenbidea berriztatzeko lizitazioa argitaratzen duen iragarkia. Ondorioz, aldaketa hauek sartu behar dira:
2015/3387 orrialdean (2/1), hau esaten duen lekuan:
«4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: laurehun eta hogeita hamabost mila berrehun eta hogeita bederatzi euro eta hirurogeita hamalau zentimo (435.229,74), BEZik gabe».
Hau esan behar du:
«4.- Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurehun eta hogeita hamalau mila berrehun eta berrogeita hiru euro eta laurogeita hamabi zentimo (334.243,92), BEZik gabe».
Bilbao, 2015eko abuztuaren 26a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.