167. zk., 2015eko irailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
3771
IRAGARKIA, Jendaurreko ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legea hausteagatik irekitako zehapen-espediente batean instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.
Ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu izan arren, ez da lortu, eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hori guztia argitara ematen da interesdunek norbanako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:
1.– 15 egun balioduneko epea duzu, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, alegazioak aurkezteko, espedientea ikusteko eta agirien kopiak lortzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1. artikuluan.
2.– Ebazpen-proposamenaren testu osoa eskura duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 27a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.