Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2015eko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3962

EBAZPENA, 2015eko irailaren 16koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2015eko deialdia iragartzen duena.

Azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuaren bitartez (azaroaren 28ko EHAA, 229. zk.), «Ignacio Ellacuría» saria sortu zen, Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta gizabanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzeko, euskal gizartea eta nazioartekoa sentsibilizatze aldera.

189/2008 Dekretuaren 3. artikuluan ezartzen denez, saria urtero deituko da garapenerako lankidetza arloko sailburu eskudunaren agindu bidez, eta aginduan edizio bakoitzaren aldi baterako oinarri espezifikoak zehaztuko dira. Bestalde, dekretuaren 5. artikuluak xedatzen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak kudeatuko duela saria.

Gaur egun, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da deialdia egiteko eskumena duen organoa, bi dekretu hauek aplikatuta: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, lehendakariarena, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretua.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak erabakiko du saria nori eman, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1.d) artikuluaren arabera.

Azkenik, adierazi behar da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Artezkaritza Kontseiluak proposatu eta erabaki duela deialdi hau egitea, 2015eko maiatzaren 6an egindako bilkuran.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» sariaren 2015eko deialdia egitea, onartu diren eta I. eranskinean agertzen diren oinarriei jarraituz.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honetan eta azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan arautu ez diren alderdiei dagokienez, aplikagarria izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala