Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2015eko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
3966

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Interneten bidez bideoak emateko ekipamendu elektronikoz hornitzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko irailaren 16ko erabakia) (Espedientea: 06-1150-15).

Kontratu-mota: hornidura.

Xedea: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Izapidea: ohikoa.

Prozedura: irekia.

Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 52.066,12 euro, BEZa kanpo. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 10.933,88 euro. Guztizko zenbatekoa: 63.000,00 euro.

Burutzeko epea: 5 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara. Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).

– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 7ra arte; ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da. Data eta ordua aldez aurretik argitaratuko dira Kontratatzailearen profilean eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala