Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2015eko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3969

IRAGARKIA, 2015eko uztailaren 27koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariaren 2015eko ekainaren 22ko ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez ukatu egin baitziren babes ofizialeko etxebizitza bat erosteko laguntza finantzarioak eta kontratuaren bisa.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko (Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua).

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, eta honako ohartarazpen hau egiten zaie:

Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenaren eduki osoa ikusteko; era berean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango dute Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko uztailaren 27a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JON IÑAKI URBINA GARCIA DE VICUÑA.


Azterketa dokumentala