Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2015eko irailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3970

IRAGARKIA, Honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten dira.

Jakinarazpena egiten ahalegindu arren, ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Trafikoko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoa den irailaren 16ko 15/2014 Legeak moldatzen dituenak.

Jakinarazpenarekin batera, honako hauetaz ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, 2 hilabeteko epean, hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.

Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net webgunera jo behar da eta dagokion ordainagiria sortu.

Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.

Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso-egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ezeztatua».

Seigarrena.– Ebazpena ordainduta badago, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitza agertuko da: «Ordainduta».

Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatzen badu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» letra agertuko da:

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

B 1428/2003 Errege Dekretua eta 339/1990 LED.

G 772/1997 ED, Gidarien Araudi Orokorra.

J 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M 8/2004 LED, Aseguruari buruzko Legea.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 15a.

(194/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarriko 1b).

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala