Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4584

EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena. Honen bidez, lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Abenduaren 18ko 233/2007 Dekretuak Uraren Euskal Agentziaren jardueren hasiera arautzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko baliabide pertsonalak eta materialak agentziara atxikitzeko baldintzak ere bai. Dekretuaren 4. artikuluan ezartzen da, halaber, lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzeko martxoaren 10eko 25/2015 Dekretuaren 14.6 artikuluak xedatzen duenez, Agentziaren Administrazio Kontseiluari dagokio lanpostu-zerrenda onartzea, zuzendari nagusiak proposamena egin ondoren. Lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Aipatutako dekretuan xedatutakoaren arabera egin dira lanpostu-zerrenda honen izapideak, eta ezartzekoak diren gainerako arauak ere bete dira; Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan onartuta dauden irizpide orokorrak errespetatu dira.

Horri jarraikiz, Administrazio Kontseiluan 2015eko irailaren 23ko bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agintzea argitaratzea Uraren Euskal Agentziako karrerako funtzionarioentzako eta lan-kontratudun langileentzako lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako zerrendak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Onetsitako lanpostu-zerrendak sortutako ondorio ekonomiko eta administratiboak eraginkorrak izango dira 2015eko azaroaren 1etik aurrera, antolaketa-premiak direla eta.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2015eko irailaren 23ko erabaki honek administrazio-bidea agortzen du, eta aurka egiteko aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo interesdunaren bizilekuaren arabera, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala