Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2015eko urriaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4588

IRAGARKIA, auditoria-enpresa bat kontratatzeko lizitazioari buruzkoa kudeaketa ekonomiko deszentralizatuko 180 zentroren auditoria egiteko.

1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 95 88.

5) Telefaxa: 945 01 90 18.

6) Helbide elektronikoa: i-sola@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015-11-25.

d) Espedientearen zenbakia: C02/018/2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: auditoria-enpresa bat kontratatzeko lizitazioari buruzkoa kudeaketa ekonomiko deszentralizatuko 180 zentroren auditoria egiteko.

c) Loteen sailkapena eta lote-kopurua/unitate-kopurua: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 24 hilabete.

f) Luzapena onartzea: ez.

g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79212000-3.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak:

1) Automatikoki ebaluatzen diren irizpideak, formula bidez:

– Prezioa: % 60

Formula:

Puntuazioa = (Pm (eskaintzaren prezio onena) x 60) / Po (baloratu beharreko eskaintzaren prezioa)

2) Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

– Metodologia: % 20

– Lan-egitaraua. % 10

– Azken txostena: % 10

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 198.347,11 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia: 198.347,11 euro. Guztirako zenbateko 240.000,00 euro.

6.– Bermeak. Behin betikoa (%): 5.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2015-11-26, 10:00ak arte.

b) Aurkezteko modua: paperean eta bitarteko elektronikoz.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak (C gutun-azala) eta automatikoki aplikatzekoak (B gutun-azala) irekitzea.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna eta ordua: C gutun-azala: 2015-12-16, 12:00etan; B gutun-azala: 2015-01-27, 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala