Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2015eko abenduaren 21a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5338

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 1ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Bilboko udalerriko zenbait eremu turismo handiko eremutzat jo direla, merkataritzako ordutegien ondorioetarako.

Lehenengoa.– Hazkunde, lehiakortasun eta eraginkortasunerako premiazko neurriak onartzeari buruzko uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege-Dekretuak Merkataritzako Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legea aldatzen du, zeinaren 5.5 artikulua honela idatzita gelditzen baita:

«5.– Nolanahi ere, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte, edo aurreko urtean 400.000 bidaiari baino gehiago izan dituzten itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten portuak badituzte, eremu bat, behintzat, turismo handiko eremutzat joko da, aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuz. Datu estatistiko horiek lortzeko, Estatistikako Institutu Nazionalaren eta Estatuko Portuen Erakundearen argitalpenak erabiliko dira.

Aurreko paragrafoan zehaztutako ezaugarriren bat daukaten udalerriei dagokienez, datu horiek argitaratu eta sei hilabeteko epean autonomia erkidego eskumendunek ez badute udalerri horietako eremuren bat turismo handiko eremutzat jo, udalerri osoa halakotzat joa izan dela ulertuko da, eta merkatariek askatasun osoa izango dute euren establezimenduak urte osoan zehar irekitzeko.»

Bigarrena.– Merkataritzako Ordutegiei buruzko abenduaren 21eko 1/2004 Legearen 5. artikuluak xedatzen duenaren arabera (Ordutegi berezia duten establezimenduak), artikulu horren 1. paragrafoan adierazten diren establezimenduek eta dendek, hots, muga ondoko guneetan, geltokietan eta lurreko, itsasoko eta aireko garraiobideetan, eta turismo handiko guneetan kokatutakoek, askatasun osoa izango dute erabakitzeko zein egunetan eta zein ordutatik zein ordutara egon behar diren jendearentzako zabalik (lurralde nazional osoan).

Artikulu beraren 4. paragrafoak zehazten du ezen 1. paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, autonomia erkidegoek, dagozkien udalek proposatuta, euren lurralde-eremuan turismo handiko guneak zeintzuk diren zehaztuko dutela. Turismo handiko eremutzat hartuko dira inguruabar hauetakoren bat duten eremuak (izan udalerri osoa, izan haren zati bat):

a) Nahikoa kontzentrazio izatea (kuantitatiboki edo kualitatiboki) ostatu eta establezimendu turistikoei dagokienez edo bigarren etxebizitzen kopuruari dagokionez (ohiko etxebizitzen kopuruarekiko).

b) Gizadiaren ondare deklaratua izatea edo ondare historiko artistikoan sartuta dagoen eta interes kulturala duen ondasun higiezin bat edukitzea.

c) Muga ondoko zonetako eragin-eremuak mugatzea edo eratzea.

d) Nazio edo nazioarteko mailako kirol- edo kultura-ekitaldi handiak egitea.

e) Itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten eta bisitari-kopuru nabarmena daukaten portu-eremuetatik gertu egotea.

f) Batik bat erosketa-turismoagatik erakargarri diren eremuak osatzea.

g) Turismo handiko eremu izatea justifikatzen duten inguruabar bereziak daudenean.

Nolanahi ere, 100.000 biztanletik gorako udalerrietan, baldin eta aurreko urtean 600.000 ostatu-gau baino gehiago erregistratu badituzte, edo aurreko urtean 400.000 bidaiari baino gehiago izan dituzten itsas-bidaia turistikoekin lan egiten duten portuak badituzte, eremu bat, behintzat, turismo handiko eremutzat joko da, aurreko paragrafoan aurreikusitako irizpideak aplikatuz.

Hirugarrena.– Bilboko Udalak proposamena aurkeztu du Abando-Indautxu-Garellano, Alde Zaharra eta Deustuko eremuak turismo handiko eremutzat jotzeko, aurrekontu-egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Laugarrena.– Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak esleitutako eskumenak betez, Bilboko Udalaren proposamena eta Merkataritza Zuzendaritzaren justifikazio-memoria ikusita, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Bilboko udalerriko eremu hauek turismo handiko eremutzat jotzea: Abando-Indautxu-Garellano, Alde Zaharra eta Deustu.

Bigarrena.– Deklarazio hau indarrean egongo da 2016ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 1a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala