Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2015eko abenduaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5513

EDIKTUA, titulu judizial bat betearazteko bideratutako 317/2014 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

317/2014 apelazio-errekurtsoa.

Alderdi apelatzailea: Jose Maria Padro Escala eta Jose Ramon Novo Velasco.

Alderdi apelatua: Irebasi, S.L. eta Saturtziko Sor Natividad Homedes kaleko 13.eko jabekideen erkidegoa.

Gaia: titulu judizial bat betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

AUTOA

Auzitegia: Presidentea: Mª Elisabeth Huerta Sánchez.

Magistratua: Leonor Cuenca García.

Magistratua: Magdalena García Larragan.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren hamaika.

Txostengilea: Mª Elisabeth Huerta Sánchez.

XEDAPENAK

Salak honako erabaki hau hartu du: ez dela bidezkoa 317/2014 apelazio-erroiluan bosgarren sekzio honek 2015eko uztailaren 23an emandako autoa osatzea; beraz, ebazpen horretan eta apelatutakoan ezarritakoa dagoen bezala bete beharko da.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan eta bidali testigantza auto nagusietara.

Inpugnatzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 art.).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.

Irebasi S.L. alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala