248. zk., 2015eko abenduaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (213 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5517
IRAGARKIA, 2015eko abenduaren 17koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko Lurralde ordezkariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskipzioa aldatzeko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2015eko abenduaren 17a.
Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko Lurralde ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.