Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2

248/2015 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria kargutik kentzen duena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko abenduaren 29an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Jose Luis Madrazo Juanes jauna Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendari kargutik kentzea, egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko abenduaren 29an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala