Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
8

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduko diru-laguntzak esleitzeko ebazpena argitara emateko dena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu horren bitartez, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan publikotasun-printzipioa bete behar denez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpena, onuradunen zerrenda, finantzatutako proiektuak eta emandako zenbatekoak adierazten dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, interesdunei banan-banan jakinarazteaz gain, horrela xedatzen baita publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduan.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren babesean 2015ko ekitaldian emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Agindu horren bitartez, publikoak ez diren artxiboak antolatzeko, hedatzeko eta digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko, irailaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala