Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
10

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 281/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

EPAIA JAKINARAZTEKO EDIKTUA

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 281/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Dora Ekna Barker.

Alderdi demandatua: Osman Bangura.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Bilbao, bi mila eta hamabosteko urriaren bia.

Nik, Sergio Piñan Suarez jaunak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 281/2015-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko abenduaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala