Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
11

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 321/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 321/2014, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Jamila El Yaakoubi.

Abokatua: Juan Arturo Hernandez Rodriguez.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Demandatua: Mohamed Ben Aboud.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2015-11-16an. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

Baiesten dut María Jesús Ronda García prokuradoreak Jamila El Yaakoubi andrearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko demanda, Mohamed Ben Aboud jaunaren aurkakoa. Hori dela eta, honako neurri hauek hartzea erabakitzen da:

a) Jamila El Yaakoubi andreari esleitzen zaio XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza, baina guraso-ahala aitarekin batera izango du.

b) Aitaren bisita-erregimena: bi asteburutik behin, larunbateko eta igandeko 12:00etatik 20:00etara; semeak ez du gaua aitarenean igaroko. Adingabea amaren etxean jaso eta itzuliko da; demandatuari eragiten dion bikote ohiarenganako urruntze-agindua indarren den artean, hirugarren pertsonen bidez jaso eta itzuliko da (aitaren senideak, ahal dela). Adingabeak ez du egonaldirik egingo aitaren etxean oporraldietan, harik eta ohiko bisitak berriz ezarri eta aita-semearen arteko harremana egonkortzen den arte.

c) Hilabeteko 200 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da adingabearen alde, aitak ordaindu beharko duena. Diru hori hilabeteko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko du demandatzaileak horretarako ematen duen kontu-zenbakian. Kopuru hori urtero eguneratuko da, KPIaren aldaketen arabera. Guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte aparteko gastuak.

Ez da berariaz kosturik ezarriko.

Legeak agindu bezala jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Apelazio-errekurtsoa aurkezteko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta behar bezala egiaztatu beharko da zenbateko hori zainpean jarri dela epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, hala ezarrita baitago Botere Judizialari buruzko 6/1985 LOko hamabosgarren xedapen gehigarrian (xedapen hori azaroaren 3ko 1/2009 LOren bidez sartu zen).

Horrela, bada, epai honen bidez, Erregearen izenean, Gonzalo Martín Vázquez epaitegi honetako epaile titularrak erabaki, agindu eta sinatzen du.

Mohamed Ben Aboud demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2015eko azaroaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala