Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
12

EDIKTUA, 688/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 688/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Muebles Campa, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Javier Area Anitua.

Demandatua: Jose Antonio Barea Delgado.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean, 255/15 epaia eman zen 2015-11-30ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Auzi-ihesean den José Antonio Barea Delgadoren aurka, Javier Area Anitua prokuradoreak ordezkaturik Muebles Campa, S.A.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut.

Muebles Campa, S.A.ri honako hauek pagatzera kondenatzen dut José Antonio Barea Delgado: 12.235,30 euro, gehi 2014-11-12tik ordainketa egin arteko legezko interesa, zeina bi puntutan gehituko den epaia denetik hara.

Kostuak demandatuak ordaindu beharko ditu.

Jose Antonio Barea Delgado demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala