Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
17

IRAGARKIA, B-14/2015-T zehapen-prozeduran, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak irekitakoan, egin den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

David Andres Pelaez jaunari –Barakaldoko Enkarterri kalean (6. zk., etxabea) dagoen «Bar El Tubo» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko azaroaren 19an instrukzio-egileak ebazpen-proposamena egin zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin bategatik irekitakoan (tabakoaren kontsumoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Recalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2015eko abenduaren 11.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala