Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2016ko urtarrilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
18

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, tokiko arlo publikoko (Arabako Rivagudako Administrazio Bazarra) alkantzuagatiko C-305/15 itzulketa-prozedurari buruzkoa.

Kontuen Kontseilariak 2015-11-25eko probidentzian erabakitakoaren ondorioetarako, eta Herri Kontuen Epaitegiaren funtzionamenduari buruzko apirilaren 5eko 7/88 Legearen 68. eta 73.1 artikuluetan aurreikusitakoa betetzearren, C-305/15 alkantzuagatiko itzulketa-prozedurako idazkari eta 3. Departamentuko zuzendari tekniko denak honako hau,

Jakinarazten du: Arabako Rivagudako Administrazio Bazarraren funtsetako ustezko alkantzua dela-eta, tokiko arlo publikoko (Arabako Rivagudako Administrazio Bazarra) alkantzuagatiko C-305/15 itzulketa-prozedura bideratzen ari da auzitegi honetan.

Hori argitara ematen da, zertarako-eta kontabilitateko erantzukizun uziari eutsi edo horren kontra egiteko legez gaituta daudenak autoetan azaldu ahal daitezen, behar bezala pertsonatuz ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean.

Madril, 2015eko azaroaren 25a.

Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,

FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.


Azterketa dokumentala