Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
24

EDIKTUA, 236/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 236/2015 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtsogilea: Mutua Madrileña Automovilista.

Abokatua: Juan Carlos Coloma Artiz.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Alderdi errekurritua: Artur Sharluyan Petrosyan eta Gukas Sharluyan Petrosyan.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-11-23an. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dugu Mutua Madrileña Automovilista-ren ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 1352/2011 judizio arruntaren gainean emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak eman zuen, 2015eko maiatzaren 7an. Errekurtsoa ezetsi dugunez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; betiere kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Hori izango balitz kasua, errekurtso berezia ere aurkeztu liteke sala berean, prozesuan arau-haustea egon delako, (PZL, azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita (PZLeko 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 023615. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Gukas Sharluyan Petrosyan eta Artur Sharluyan Petrosyan demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala