Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
25

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1088/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (1088/2014).

Demandatzailea: Andrea Santos San Martin.

Abokatua: Francisco Javier Renuncio Vidal.

Prokuradorea: Carla Fuente Rueda.

Demandatua: Alejandro Mata Martin.

Auzigaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2015-06-09an. Idazpuruak eta xedapen-zatiak hau diote:

389/2015 EPAIA

Epailea: Ana Isabel Viaña Ranilla.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko ekainaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: A.S.S.M.

Abokatua: Francisco Javier Renuncio Vidal.

Prokuradorea: Carla Fuente Rueda.

Alderdi demandatua: Alejandro Mata Martin.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasun-eza kontuan izanik, neurriak arautzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut A.S.S.M. andreak Alejandro Mata Martín jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Hortaz, alderdien eta XXXXX seme adingabearen arteko harremanak arautzeko neurri hauek onartzen ditut:

A) Semearekiko zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio, bi gurasoek partekatu dutelarik guraso-ahala, eta komunikazio- eta bisita-erregimen hauxe ezartzen da: semeak 24 hilabete izan arte, aste barruan bi egun, 17:00etatik 19:00etera; eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.

24 hilabete egiten dituenetik hara, astegunetako bisitak asteartean eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara; eta asteburu birik behin, gaua elkarrekin igarotzeko aukera barik, zapatu eta igandeetan 11:00etatik 17:00etara.

Behin urte bi egindakoan, eta semearekin gaua igarotzeko etxetik badu aitak, orduan asteburuetan elkarrekin igaro ahal izango dute gaua.

2016ko udako oporrak gurasoen artean banatuko dira eta barne izango da elkarrekin gauak igarotzea; hamabost eguneko bi txanda izango dira. Aurrerantzean, Gabonetako eta Aste Santuko oporraldiak zati bitan banatuko dira.

Epe horiek aukeratzerakoan adostasunik ez bada, urte bakoitietan aukera egitea amari egokitu zaio, eta bikoitietan, aitari.

B) Semearentzat mantenu-pentsio bat ezartzea, zaintza ez duen gurasoaren kargura; hilean 100 eurokoa izango da, hileko lehen bost egunetan ordaindu beharrekoa; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak aldian-aldian argitaratzen duen Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, eta zenbatzen hasteko oinarri-datatzat ebazpen honen data hartuko da.

C) Seme adingabearen ezohiko gastuak, ebazpen honen zuzenbideko oinarrietan adierazitako eran, bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana. Dena dela, premiazkoak ez diren ezohiko gastuak biek baimendu beharko dituzte. Baimena emantzat joko da, baldin eta beste alderdiak jakinarazpen fede-emailea egin eta hurrengo 10 egunetan berariazko eragozpenik jartzen ez bada (jakinarazpen horretan adieraziko da zer gastu egin nahi den, zergatik den beharrezkoa eta zenbatekoa den, eta, gainera, dagozkion agiriak jasoko dira han). Eta hori guztia auzialdian sortutako kostuei buruzko berariazko erabakirik hartu gabe.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:..... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alejandro Mata Martin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko abenduaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala