Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
27

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 825/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 825/2014 prozeduran epaia eman da, aurtengo azaroaren 18an; M.ª Begoña Mercedes Ruiz Otegui interesdunak bulego judizial honetan eskra dezake epai horren kopia.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta M.ª Begoña Mercedes Ruiz Otegui demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko azaroaren hemeretzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala