Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
28

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 834/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 834/2012 –K dibortzioa.

Demandatzailea: Luz Mery Gonzalez Carovali.

Abokatua: Leixuri Arrizabalaga Arruza.

Prokuradorea: Ignacio Hijon González.

Demandatua: Sergio Marin Perez.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioan, 275/2015 autoa eman da 2015-11-20an. Hauek dira xedapenak:

Bilbao, bi mila eta hamabosteko azaroaren hogeita hirua.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 834/12-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu autoaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala