Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
29

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 445/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 445/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Auspola Sociedad Cooperativa Limitada.

Abokatua: Jon Ander Bilbao Sacristan.

Prokuradorea: Idoia Gutierrez Aretxabaleta.

Demandatua: Serlan Reformas, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-25ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Gutiérrez Aretxabaleta prokuradoreak Auspola Sociedad Cooperativa-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Serlan Reformas, S.L. sozietatearen aurkakoa, zeina auzi-ihesean deklaratu baita litis honetan ez agertzeagatik. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari sei mila berrehun eta hirurogeita zortzi euro eta berrogeita bi zentimo (6.268,42) ordaintzera (gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian ezarritako interesak). Horrez gain, litis honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Serlan Reformas, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko azaroaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala