Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2016ko urtarrilaren 5a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
32

IRAGARKIA, egon daitezkeen interesdunak epatzeko dena, Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, 238/2015-A prozedura arruntean bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko maiatzaren 15eko Aginduarekin lotuta, zeinaren bidez gora jotzeko errekurtsoa ezesten baita.

Aurrekariak: Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen, 2015eko martxoaren 27ko Ebazpena, zeinaren bidez onetsi eta jendeaurrean jartzen baita lanpostuak betetzeko deialdia, merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko kategoria hauetako lanpostuak: oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriak eta ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriak, Ertzaintzan.

Errekurtsoak: ezin da errekurtsorik jarri.

Espedientea aztertzea: espedientea eskuragarri dago Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Espediente zk.: PCA-878/2015-XXI.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala