Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
230

HUTSEN ZUZENKETA, urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren hutsen zuzenketarena. Dekretu horren bidez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren hutsen zuzenketako testuan (Dekretua 2015eko abenduaren 9ko EHAAn argitaratu zen, 234. zenbakian, eta hutsen zuzenketa, berriz, 2015ko abenduaren 23ko EHAAn, 244. zenbakian). Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da:

2015/5380 (5/4) orrialdean,

Hau jartzen duen lekuan:

91.2 artikulua

«2.– BGAEek datu hauek emango dituzte Bazkideen Fitxategi Orokorrerako:

a) Erakundeak Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan duen inskripzio-zenbakia.

b) Erakundearen izena.

c) Aurreikuspen-planen izena.

d) Aurreikuspen-plan bakoitzeko bazkide guztien Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia edo identitatea egiaztatzeko egokia den beste dokumentu batena.»

Hau jarri behar du:

91.2 artikulua

«2.– BGAEek datu hauek emango dituzte Bazkideen Fitxategi Orokorrerako:

a) Erakundeak Euskadiko Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen Erregistroan duen inskripzio-zenbakia.

b) Erakundearen izena.

c) Aurreikuspen-planen izena.

d) Aurreikuspen-plan bakoitzeko bazkide guztien Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia edo identitatea egiaztatzeko egokia den beste dokumentu batena.

Informazio hori hilero bidaliko diote BGAEek Bazkideen Fitxategi Orokorrari, hilaren azken eguna erreferentziatzat hartuta eta egun horren ondorengo hamar egunen barruan.»

2015/5380 (4/6) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan,

Hau jartzen duen lekuan:

91.3 artikulua

«3.– El Registro General de Socios es público y podrá tener acceso al mismo:

a) Cualquier persona interesada en obtener información acerca de si una persona fallecida era socia de una EPSV.

b) Cualquier EPSV interesada en obtener información acerca de si uno de sus socios pasivos hubiera fallecido.»

Hau jarri behar du:

91.3 artikulua

«3.– El Fichero General de Socios es público y podrá tener acceso al mismo:

a) Cualquier persona interesada en obtener información acerca de si una persona fallecida era socia de una EPSV.

b) Cualquier EPSV interesada en obtener información acerca de si uno de sus socios pasivos hubiera fallecido.»


Azterketa dokumentala