Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
231

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko katedradunen kidegoko plazak betetzeko lehiaketarako deia egiten duena.

Indarrean dagoen arautegiari jarraituz –UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren 2015eko uztailaren 9ko erabakia, 2015eko lan eskaintza publikoa onartzen duena irakasle-ikertzaileentzat (EHAA, 2015-10-22); abenduaren 26ko 36/2014 Legea, 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa (21.2 artikulua); eta Gobernu Kontseiluaren 2015eko abenduaren 17ko erabakia, deialdi honen xede diren unibertsitateko katedren zerrenda onartzen duena–, 2015eko irailaren 2ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren baimenarekin (abenduaren 12ko 6/2001 Legearen 81.4 artikuluan aurreikusia), Errektorego honek, emanda dauzkan ahalmenez baliatuta, Erabaki honen I. eranskinean aipatzen diren unibertsitateko katedradunen kidegoko plazak betetzeko lehiaketarako deia egitea erabaki du.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.– Arau orokorrak.

1.1.– Ondoren aipatzen den legeria izango da aplikagarri lehiaketa honetan: Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak zati batean aldatzen duena; abenduaren 26ko 36/2014 Legea, 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa; urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasle funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketak arautzen dituena (urriaren 8ko EBO); urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko akreditazio nazionala ezartzen duena; irakasle funtzionarioen kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegia, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartua (Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabakiaren bidez argitaratua 2009ko urriaren 9ko EHAAn); Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak (2011ko otsailaren 24ko EHAA); deialdi honen oinarriak; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duena; aplikagarri diren arau orokorrak; eta, horietan guztietan xedatuta ez dagoenerako, Herri Administrazioan sartzeko araubide orokorra arautzen duten estatu mailako xedapenak.

1.2.– Jakintza arlo/adar berekoak diren eta ezaugarri berberak dituzten plazek beren prozedura izan ahalko dute lehiaketetan.

2.– Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

2.1.– Honako baldintza hauek bete beharko dituzte lehiaketan onartuak izateko:

2.1.1.– Lehiaketan parte hartzeko nazionalitate baldintzak.

a) Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko beste estatu bateko herritarra izatea; edota, Europar Batasunak itundu eta Espainiak sinatu dituen nazioarteko hitzarmenen arabera, langileen zirkulazio librea aplika dakiokeen estatu bateko herritarra izatea, Europako Erkidegoa Eratzeko Itunean ezarrita dagoen moduan.

b) Europar Batasunakoak ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta beren estatuan espainiarrei aitortzen bazaie unibertsitate irakaskuntzan aritzeko lege gaitasuna, Espainiako unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioen pareko postuetan. Hautagaiak ziurtagiri bidez egiaztatu beharko du hori.

c) Gainera, espainiar nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ondorengoek, ezkontideak eta ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez banandurik ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak ez badira edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak ez badira (azken hori egiaztatu beharko da).

d) Aurreko eskubide bera izango dute ere (c atala) beste estatu batzuetako herritarren senideek, Europar Batasunaren nazioarteko itunetan hala jasota badago eta Espainiak itun horiek berretsi baditu.

Europar Batasunekoak ez diren estatuetako herritarrek, eta langileen zirkulazio librea aplika ezin dakiekeen Europar Batasuneko estatuetako herritarrek, bizileku baimena izan beharko dute.

2.1.2.– Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiro adina ez gainditzea (70 urte).

2.1.3.– Kasuan kasuko irakasleen kidegoko lana betetzea eragozten duen gaixotasunik eta eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

2.1.4.– Diziplina espediente bidez, Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzutik edo autonomia, instituzio edo tokiko administrazioetako jardueratik bereizita ez egotea, eta eginkizun publikoak betetzeko ezgaiturik ez egotea epai irmo bidez. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko kasuan kasuko estatuko funtzio publikoan jardutea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

2.1.5.– Doktore titulua izatea. Akreditazioa lortzeak doktore tituluaren homologazioaren ondorio berberak izango ditu (urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua; urriaren 6ko EBO).

2.1.6.– Ondoren adierazten den zenbatekoa ordaintzea eskatzen den plaza bakoitzerako: 21,80 euro.

Eskubideak ordaintzeko, dagokion diru sarrera edo transferentzia egin beharko da ondoko kontu korrontera (lehiakidearen izen-abizenak eta plazaren hurrenkera zenbakia zehaztuta):

Kutxabank

UPV/EHUko Irakasleen Errektoreordetza. Irakasleen Lehiaketetako Tasak.

Kontu korrontearen zenbakia: 2095 0292 94 3239002233.

Ordainketa posta igorpen edo igorpen telegrafiko bidez egiten duten lehiakideek Deialdien eta Lehiaketen Atalera zuzenduko dute igorpena (1397 posta kutxa, 48080 - Bilbao).

Lehiaketatik kanpo geldituko dira eskariak aurkezteko epearen barruan lehiaketan parte hartu ahal izateko ordaindu beharreko zenbatekoa ordaindu ez duten lehiakideak, eta ez da beste eperik zabalduko tasa horiek ordaintzeko edo osatzeko.

Azterketa eskubideak ordaindu arren, ezinbestekoa izango da lehiaketan parte hartzeko eskaria ere aurkeztea errektoreari, behar bezala beteta eta epearen barruan.

2.2.– Baldintza bereziak.

2.2.1.– Lehiaketan parte hartu ahal izango dute akreditazioa lortu dutenek urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuaren (urriaren 6ko EBO) 13. artikuluan eta bigarren eta laugarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko akreditazio nazionala arautzen duen dekretua). Gainera, ekainaren 1eko 14/2011 Legearen seigarren xedapen gehigarriaren lehen atalaren arabera (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legea), lehiaketan parte ahal izango dute Ikerkuntza Organismo Publikoetako Ikerkuntza Irakasleen Eskalako funtzionarioek, unibertsitateko katedradunen kidegorako akreditatuta badaude.

2.2.2.– Era berean, lehiaketan parte hartu ahal izango dute ere horretarako gaituta daudenek, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak ezarritakoaren arabera (unibertsitateko katedradunen kidegoetan sartzeko gaikuntzarako sistema nazionala eta lehiaketen araubidea arautzen dituen dekretua). Alde horretatik, Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituta daudenak Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela ulertuko da.

2.2.3.– Lehiaketan parte hartu ahal izango dute estatu kideetako unibertsitateetako unibertsitateko katedradunen kidegoko kideek edo, unibertsitateko irakasleak izanik, unibertsitateko katedradunen kidegokoen mailara iritsi direnek (ANECAren ziurtagiri beharko da).

2.2.4.– Hizkuntz eskakizun elebiduna duten plazetan, bide hauetako bat erabiliko da euskaraz irakasteko gaitasuna egiaztatzeko:

2.2.4.1.– Euskararen jakite maila egiaztatzeko proben bidez. Proba hauek soilik egingo dira lehiakide batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatzen badu. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo dira.

2.2.4.2.– Euskararen arloko errektoreordeak 2002ko ekainaren 5ean eman zuen Erabakian (uztailaren 11ko EHAA) ezarritakoa betez, edo Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren C1 mailaren pareko tituluak aurkeztuz (2010eko azaroaren 15eko EHAA).

Kasu honetan, bai tituluak bai baliozkotzeak lehiaketan parte hartzeko eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

2.2.5.– Hizkuntza ez-ofizial bat jakitea nahitaezkoa den plazetan, honela egiaztatuko da hizkuntza maila:

2.2.5.1.– Hizkuntza ez-ofizialaren jakite maila egiaztatzeko probak eginda. Proba hauek soilik egingo dira lehiakide batek lehiaketan parte hartzeko eskaera orrian hala eskatzen badu. Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo dira.

2.2.5.2.– Hizkuntza ez-ofizialetan irakasteko egiaztagiria eskuratzeari buruzko arautegiak zehazten duen moduan (UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2010eko ekainaren 24an onartutako arautegia, 2010eko abenduaren 2ko EHAAn argitaratua).

2.2.6.– Lotutako plazetan, lotutako plazari dagokion espezialista titulu ofiziala izatea (BAME).

2.3.– Ezin izango dute lehiaketan parte hartu unibertsitateko katedradun direnek, edo unibertsitate berean edo beste batean jakintza arlo berekoak diren katedradunek, baldin eta katedra lortu badute uztailaren 26ko 774/2002 EDren 14. artikuluak (abuztuaren 7ko EBO) eta urriaren 5eko 1313/2007 EDren 9.4 artikuluak (urriaren 8ko EBO) araututako lehiaketa bidez, lanpostu horretan gutxienez bi urtez benetan lanean aritu ezean, 774/2002 EDren 17.7 artikuluaren eta 1313/2007 EDren 9.4 artikuluaren arabera.

2.4.– Ezin izango dute inolaz ere lehiaketan parte hartu UPV/EHUko jakintza arlo bereko unibertsitateko katedradun modura dihardutenek.

2.5.– Langileen zirkulazio librea aplikatzen den beste estatu batzuetako herritarren kasuan, dagozkion probak egin beharko dituzte lehiakideek gaztelaniaren jakite maila egiaztatzeko.

2.6.– Artikulu honetan ezarritako baldintzak eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako bete beharko dira, eta lanpostuaren jabetza hartu arte mantenduko dira.

3.– Eskariak.

3.1.– Hautatze probetan parte hartzeko eskaria egiteko, deialdi honetako III. eranskineko eredua beteko da.

3.2.– Lehiaketan parte hartu nahi dutenek dagokion eskaria igorriko diote errektoreari, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) ezartzen duen bideetako bat erabiliz, 2016ko otsailaren 5a baino lehen. Eskaria egiteko, III. Eranskineko eredua aurkeztuko da, lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuekin batera. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eskaria aurkezteko azken egunerako bete beharko dira.

Parte hartzeko eskariak UPV/EHUren Erregistro Orokorraren bulegoetan aurkeztuko dira, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak 2012ko maiatzaren 16an hartutako erabakiaren arabera, zeinaren bidez onartzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Erregistro Orokorraren Antolaketa eta Funtzionamendurako eta Erregistro Elektronikoa sortzeko Arautegia (2012ko ekainaren 18ko EHAA), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak ezartzen duen bideetako bat erabilita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, azaroaren 27ko EBOn argitaratua, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia, urtarrilaren 14ko EBOn argitaratua).

UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoen zerrenda UPV/EHUko ikastegietako idazkaritzetan eskura daiteke, eta, gainera: Leioako Errektoregoko bulegoan, Bilboko Larrako Etxean, Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Gasteiz) eta Ignacio M.ª Barriola ikasgelategian (Donostia). Interneten ere kontsulta daiteke (http://www.ehu.es/ oficinas_registro.html), eta egoitza elektronikoan.

Honako hau da UPV/EHUko Erregistro Orokorraren bulegoen ordutegia:

Astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 16:30era.

Ostiraletan, udako lanaldian, Aste Santuan eta Eguberrietako txandetan:

09:00etatik 13:00etara.

Urte osoko larunbat eta igandeetan, jaiegunetan eta campus eta ikastegi bakoitzeko jaiegun berezietan, itxita egongo dira Erregistro Orokorraren bulegoak.

Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunen egutegi ofiziala eta unibertsitatearena berarena erabiliko dira, kontuan hartzeko epeak ezartzean aintzat hartu beharreko egun baliogabeak.

Eskaria posta bulegoetan aurkezten dutenek aintzat hartuko dute abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuaren 31. artikuluak ezarritakoa. Honako hauxe dio posta zerbitzuak arautzen dituen Errege Dekretu horrek:

«Herritarrek edo erakundeek Administrazio publikoen organoei zuzendutako eskaera, idazki eta jakinarazpenak, posta zerbitzu unibertsala esleitu zaion operadorearen bidez, zabaldutako gutun azalean aurkeztuko dira, era horretan, bidali nahi den dokumentuaren lehen orrialdearen goiburuan, argi eta garbi azaltzeko: bulegoaren izena eta data, lekua, onartu izanaren ordua eta minutua. Bidaltzaileak bidalketaren gertaerak azaltzea eska dezake, betiere nortasuna jatorrizkoarekin parekatuta, bidali nahi den kopiaren, fotokopiaren edo bestelako erreprodukzio baten lehen orrialdean, agiri bezala eman beharko dena, dokumentu hori dagokion administrazio organo eskudunaren aurrean aurkeztu izana egiaztatzeko.

Adierazitako diligentziak egindakoan, bidaltzaileak berak gutun azala itxiko du, eta enplegatuak onartu izanaren agiria emango dio, estanpa bulegoan gordeta.

Posta zerbitzu unibertsala esleitu zaion operadoreak onartutako bidalketak, artikulu honetan aurreikusitako formalizazioei jarraiki, behar bezala aurkeztutakotzat joko dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluaren (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 14ko EBOn argitaratutako 4/1999 Legeak aldarazia) eta haren garapen arautegiaren arabera».

3.3.– Eskariari dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

a) NANren fotokopia (espainiar nazionalitatea duten hautagaiek).

Espainiar nazionalitatea ez izan arren lehiaketan parte hartzeko eskubidea duten lehiakideek beren nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia aurkeztuko dute, bai eta, beharrezkoa denean, ahaidetasuna egiaztatzen duten dokumentuak ere. Era berean, ahaidetasuna beste estatu bateko herritar batekin izanik herritar horren kargura daudenek edo horren menpe bizi direnek ere egoera hori egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko dute. Bestetik, ezkontidetasunak baldintzatuta parte hartzen dutenek, aipatutako dokumentuez gainera, zuzenbidez banandurik ez daudela dioen zinpeko aitorpena edo promesa aurkeztu beharko dute.

b) 2.2 oinarrian aipatzen diren baldintza espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia erkatua.

c) Azterketa eskubideak ordaindu direla egiaztatzen duen dokumentua.

d) Euskaren edo hizkuntza ez-ofizialaren jakite maila egiaztatzeko titulua edo egiaztagiria.

3.4.– Plaza elebiduna bada eta lehiakideak euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko probetan parte hartu nahi badu, berariaz adierazi beharko du hori eskarian (IV. eranskina).

3.5.– Hizkuntza ez-ofizial baten profila duten plazetan, baldintza hori betetzen den ala ez adieraziko da berariaz eskarian (V. eranskina).

4.– Lehiakide onartuak eta baztertuak.

4.1.– Eskariak aurkezteko epea amaituta, Unibertsitateak lehiakide onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzen duen erabakia argitaratuko du, Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, hiru campusetako errektoreordetzetakoetan eta UPV/EHUren web orrian. Zerrenda horretan, baztertutako lehiakideak baztertzeko arrazoiak adieraziko dira, eta zerrenda horren aurka egiteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, zerrenda Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.

4.2.– Plaza elebiduna bada, euskararen jakite maila 2.2.4 oinarrian zehaztutakoaren arabera egiaztatuko da.

Lehiakideren batek eskatzen badu euskaraz irakasteko gaitasun agiria eskuratzera zuzendutako probak egitea, lehiakide onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo dira proba horiek.

Euskaraz irakasteko gaitasuna titulu edo egiaztagiri baliokideen bidez edo 2.2.4 oinarriak aipatzen dituen beste merezimendu batzuen baliozkotzearen bidez egiaztatzen bada, baliokidetutako tituluak edo merezimenduaren baliozkotzeak eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

4.3.– Eskainitako plazaren baldintzetako bat hizkuntza ez-ofizialen bat jakitea bada, 2.5 oinarrian adierazitako eran egiaztatuko da.

Horrela, bada, lehiakideren batek hizkuntza ez-ofizialean irakasteko gaitasun agiria eskuratzeko proba egitea eskatu badu (V. eranskina), proba hori onartutako eta baztertutako lehiakideen behin-behineko zerrenda argitaratu aurretik egingo da.

Hizkuntza ez-ofizialaren ezagutza egiaztatzen bada hizkuntza ez-ofizialetan irakasteko egiaztagiria eskuratzeari buruzko araudiaren 5. artikuluak aipatzen duen titulu baten bidez, edo artikulu berean zehaztutako beste merezimendu batzuen baliozkotzearen bidez, bai tituluak bai baliozkotzeak eskariak aurkezteko azken eguna baino lehen lortutakoak izan beharko dute.

4.4.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakia emango du errektoreak, eta Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan argitaratuko da, baita UPV/EHUren web orrian ere.

Erabaki hori izapide egintza kualifikatua da, eta aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da haren aurka UPV/EHUko errektorearen aurrean, erabakia UPV/EHUren web orrian argitaratu eta hilabeteko epean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluak eta hurrengoek ezarritako moduan (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia), edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean, bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzen duen erabakian, jasota geldituko da merezimenduak aurkezteko probarako deia Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan eta campusetako hiru errektoreordetzetakoetan argitaratuko dela, bai eta UPV/EHUko web orrian ere.

4.5.– Ezin izango da aurkeztu onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendaren aurkako errekurtsorik, baldin eta interesdunak ez badu behin-behineko zerrendaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, bere hartan utziriko egintza irmoa delako.

5.– Lehiaketako epaimahaiak.

5.1.– Erabaki honen II. eranskinean aipatzen diren kideek osatuko dituzte epaimahaiak, eta Errektorego honek izendatuko ditu.

5.2.– Epaimahaikideek ezin izango diote uko egin izendapenari, gerora zeregin horretan aritzea eragozten duen arrazoi justifikatu bat sortzen denean izan ezik. Errektoregoak, kasu horretan, argudiatutako arrazoia aztertu eta erabakia hartuko du, bost egun balioduneko epean, izendapenari uko egiteko idatzia jasotzen denetik kontatzen hasita.

5.3.– Lehiakideek epaimahaikideak errekusatu ahal izango dituzte, edo epaimahaikideek uko egin ahal izango diote parte hartzeari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan aurreikusitako parte ez hartzeko edo errekusatzeko egoeraren bat sortuz gero (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazia).

Epaimahai titularreko kideei bertan aritzea eragozten dien arrazoiren bat egonez gero (parte ez hartzeko edo errekusazio kasuetan, edo beste edozein arrazoirengatik), ordezko kideak arituko dira haien ordez.

Ordezkoak ezin badu ere epaimahaian aritu, parte ez hartzeko edo errekusazio arrazoi bategatik, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak ordeztuko du. Ordezko guztiek ezinezkoa badute epaimahaian aritzea eta ezinezkoa bada epaimahaia hurrengo artikuluan azaltzen den moduan eratzea, beste epaimahai bat izendatuko da.

Epaimahaikideak errekusatzeko epea hilabetekoa izango da, Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita (lehiaketaren deialdian bertan argitaratua), interesdunak errekusazio arrazoia, edo besteren bat, gerora jakin duela egiaztatzen duenean izan ezik. Kasu horretan, interesdunak errekusazio arrazoiaren berri izan duen egunean hasiko da epea.

5.4.– Epaimahaia eratzeko deia epaimahaiburuak egingo du, eta dagokion jakinarazpena egingo die kide titular eta ordezko guztiei, bilera eguna baino 15 egun lehenago, gutxienez. Bilerako deian, eguna, ordua eta tokia zehaztuko dira, eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta probak egingo diren ikastegikoan argitaratuko da. Eratze ekitaldian kide titular guztiek parte hartzen badute, ordezkoak ez dira ekitaldi horretan izango.

5.5.– Epaimahaia balioz eratzeko, bost kidek parte hartu beharko dute gutxienez.

Epaimahaiko kide titular batek borondatezko eszedentzia hartzen badu, funtziogabetze egoerara igarotzen bada edo funtzionario izateari uzten badio, haren ordezkoak hartuko de bere gain zeregina. Hori posible ez bada, kategoria eta antzinatasun handieneko ordezkoak ordezkatuko du. Aukera guztiak agortuta ezin bada epaimahaia eratu, beste epaimahai bat izendatuko da.

Nolanahi ere, behin epaimahaia eratuta, nahikoa izango da epaimahaiburua, idazkaria (edo haien legezko ordezkoak) eta kide bat bertan izatea erabakiak hartzeko.

Bertaratu ez diren kideak epaimahaiaren jardueratik kanpo geldituko dira behin betiko.

5.6.– Lehen bileran, epaimahaiak erabaki hauek hartuko ditu:

1.– Proben emaitzak non argitaratuko diren, Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta probak egingo diren ikastegiko iragarki oholez gainera.

2.– Lehiakideek zer hurrenkeratan parte hartuko duten probetan.

3.– Lehiaketan erabiliko diren balorazio irizpide zehatzak, kontuan izanik plazaren ezaugarriak eta baremo orokorrak.

5.7.– Erabaki guztiak UPV/EHUren web orrian, probak egingo diren ikastegiko iragarki oholean eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholean argitaratuko dira.

5.8.– Idazkariak hartuko du bere gain epaimahaiaren jarduera administratiboa eta kudeaketa ekonomikoa, unibertsitateko administrazio langileen laguntzarekin.

5.9.– Bermatu egingo da bai lehiakideek bai epaimahaikideek autonomia erkidegoko bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea probetan, eta behar diren baliabideak jarriko dira horretarako. Hori dela eta, Unibertsitateak aldi bereko itzultzaile bat jarriko du epaimahaiaren zerbitzura, lehiakide batek edo epaimahaikide batek berariaz adierazten badu euskaraz egin nahi duela edo euskaraz jarraitu nahi duela prozedura. Euskaraz jakitea ezinbestekoa den plazetan, ahalegina egingo da gutxienez epaimahaikide bat elebiduna izan dadin.

6.– Probak.

6.1.– Epaimahaiek bermatu egingo dute lehiakideen aukera berdintasuna, eta publizitate, merezimendu eta gaitasun printzipioak errespetatuko dituzte.

6.2.– Arautegi honek aurreikusten ez dituen gaietan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea) kide anitzeko organoei buruz dioena hartuko du kontuan epaimahaiak.

6.3.– Epaimahaia eratzeari buruz 5.4 oinarrian adierazitako erabakiarekin batera, epaimahaiburuak beste erabaki bat emango du, dei egiteko lehiaketan onartutako lehiakide guztiei beren hautagaitzen aurkezpena egitera. Erabaki hori argitaratuko da UPV/EHUren web orrian eta Deialdien eta Lehiaketen Ataleko iragarki oholetan, aurkezpen ekitaldirako eguna, ordua eta lekua adierazita. Aurkezpen ekitaldia epaimahaia eratu eta hurrengo egun baliodunean egingo da, eta lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri.

6.4.– Aurkezpen ekitaldia jendaurrean egingo da, eta, bertan, lehiakideek lehen probarako dokumentazioa aurkeztuko dute. Ekitaldian, proben nondik norakoei buruzko azalpen guztiak emango zaizkie lehiakideei, eta zozketa egingo da, lehiakideen parte-hartze hurrenkera erabakitzeko. Gainera, lehen proba egiteko lekua eta ordua zehaztuko dira.

Aurkezpen ekitaldian, epaimahaiburuak jakinaraziko du zer epe izango duten lehiakideek beste lehiakideek aurkeztu dituzten dokumentuak aztertzeko.

6.5.– Lehen proba egingo da lehiakideen aurkezpen ekitaldia egin eta hurrengo egun baliodunean. Lehiakideek uko egin ahal izango diote epe horri. Hurrengo proba lehen proba amaitu eta berehala hasiko da.

6.6.– Lehiakideek dokumentu hauek emango dizkiote epaimahaiburuari aurkezpen ekitaldian:

a) Curriculuma (bost ale), VI. eranskineko ereduari jarraiki; eta curriculumean aipatutakoa egiaztatzen duten argitalpenen eta egiaztagirien ale bana.

b) Plaza eskuratuz gero lehiakideak burutuko duen irakaskuntza proiektua (bost ale). Unibertsitateak deialdian ezarritako ezaugarrietara egokituko da.

c) Plaza eskuratuz gero lehiakideak burutuko duen ikerketa proiektua (bost ale).

6.7.– Lehiaketak bi proba izango ditu, bi-biak jendaurrekoak.

a) Lehen proban, lehiakide bakoitzak epaimahaiari azalduko dizkio bere lan ibilbideko merezimenduak (lan arlokoak, akademikoak, irakaskuntzakoak eta ikerketakoak), eta bere prestakuntzaren kualifikazioa, eskatu duen plaza betetzeko eta aurkeztu duen irakaskuntza eta ikerketa proiektuak garatzeko. Lehiakideek bi ordu izango dituzte gehienez ahozko azalpen horretarako.

Ondoren, epaimahaiak lehiakide bakoitzarekin eztabaidatuko du, bi orduz gehienez, honako gai hauen inguruan: aurkeztutako merezimenduak, irakaskuntza proiektua eta ikerketa proiektua.

b) Bigarren proban, lehiakide bakoitzak ikerketa lan original bat azalduko du, ahoz, bi orduz gehien jota. Ondoren, epaimahaiak lehiakidearekin eztabaidatuko du, hiru orduz gehienez, garrantzitsutzat dituen ikerketa lan original horren hainbat alderdiri buruz.

6.8.– Proba guztiak baztertzaileak izango dira.

Lehen proban, gehienez 70 puntu lortu ahal izango dira, eta 35 puntu lortu beharko dira gutxienez hurrengora igarotzeko.

Bigarren proban, gehienez 30 puntu lortu ahal izango dira, eta 15 puntu lortu beharko dira gutxienez proba gainditzeko.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario plazak betetzeko Irizpide Orokorrak eta Irizpide Espezifikoak (deialdi honen VIII. eranskinean jasoak).

6.9.– Lehen proban, baremo orokor hau erabiliko da:

a) Lehiakidearen historiala (profesionala, akademikoa, irakaskuntzakoa eta ikerketakoa): 42 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 60).

Atal honetan, honako hauek baloratuko dira (zerrenda itxia ez den arren): titulu akademikoak; irakaskuntzan betetako lanpostuak; irakaskuntza alorrean izandako jarduera; ikerketan eginiko lana; argitalpenak (liburuak, artikuluak eta bestelakoak); beste ikerlan batzuk; diru-laguntzaz egindako ikerketa proiektuak; biltzarretan aurkeztutako komunikazioak eta txostenak; patenteak; emandako eta hartutako ikastaroak eta mintegiak; jasotako bekak, laguntzak eta sariak; enpresetan nahiz nork bere kabuz eginiko jarduerak; betetako kargu akademikoak eta erakunde mailakoak; irakaskuntzako edo ikerketako beste merezimendu batzuk, eta bestelakoak.

b) Irakaskuntza proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).

c) Ikerketa proiektua: 14 puntu (lehen probako gehieneko puntuazioaren % 20).

6.10.– Bigarren probarako, lehiakideek, lehen probaren kalifikazioa jaso ondoren, ahoz aurkeztuko duten gai edo ikerlan originalaren laburpen idatzia emango diote epaimahaiari.

6.11.– Lehiakide bakarra aurkezten bada, ahozko azalpenetik eta eztabaidatik salbuetsi ahal izango du aho batez epaimahaiak, eta lehiakidea izendatzeko proposamena egingo da zuzenean.

6.12.– Proba bakoitza amaitzean, epaimahaia bilduko da, eta kide bakoitzak puntuazio bat emango dio lehiakide bakoitzari, eta balorazio hori azaltzeko txostena aurkeztuko du. Lehiakideak baloratzean, baremo orokorrari eta epaimahaiak onartutako irizpide espezifikoei erreparatuko diete epaimahaikideek. Epaimahaikide guztiak ados badaude, txosten bakar bat egin ahal izango du epaimahaiak, kuantifikatua eta arrazoitua.

6.13.– Lehiakide bakar batek ere ez baditu gainditzen bi probak, eman gabe utziko ditu plazak epaimahaiak.

7.– Merezimenduen balorazioa (elebidunak ez diren plazetan bakarrik).

Bi probak egin ondoren, eta hautaketa prozesua gainditu duten pertsonak zehaztu ondoren, pertsona horien merezimenduak baloratuko dira, honako honen arabera: euskara jakitea, elebidun ez diren plazetan bakarrik baloratuko dena. Deialdi honen VII. eranskinak jasotakoaren arabera baloratuko da, irakasle funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketen arautegiaren arabera, Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an onartutako arautegia, Irakasleen errektoreordeak 2009ko irailaren 15ean emandako erabaki bidez argitaratua (2009ko urriaren 9ko EHAA).

8.– Plazak betetzeko proposamenak.

8.1.– Proba guztiak gainditu dituen lehiakiderik badago, epaimahaiak izendapen proposamena egingo du, txostenak eta puntuazioak kontuan hartuta. Epaimahaiaren proposamen hori berehala argitaratuko da, leku hauetan: proba egin den lekuan, Errektoregoko Deialdien eta Lehiaketen Ataleko eta hiru campusetako errektoreordetzetako iragarki oholetan, eta UPV/EHUren web orrian.

8.2.– Plaza betetzeko edo bete gabe uzteko proposamenak lehiakide bakoitzari egindako balorazioa jasoko du, behar bezala arrazoitua, ebaluazio alderdien arabera bereizita eta emandako puntuazioa zehaztuta.

8.3.– Lehiaketako epaimahaiak lehiakideen zerrenda arrazoitua proposatuko dio errektoreari, izendapenerako ordena baten arabera, hark izendapenak egin ditzan. Proposatutako kide kopurua ezin izango da izan eskainitako plaza kopurua baino handiagoa, eta proposamena loteslea izango da.

Berdinketarik badago, epaimahaiburuak kalitate botoa izango du.

8.4.– Epaimahaikideak ezin izango dira abstenitu bozketan. Epaimahaikide guztiek lehiakide guztiak kalifikatu beharko dituzte.

8.5.– Izendapena jasotzeko proposatu ez diren lehiakideek ezin izango dute plaza hutsei buruzko inongo eskubiderik aldarrikatu, ez eta inongo lan poltsetan sartzeko eskatu ere. Izan ere, ordezkapenak egin behar direnean, prozedura orokorra erabili beharko da; hots, sailen eta jakintza arloen arabera deitutako lan poltsa arruntak erabiliko dira.

8.6.– Epaimahaiko idazkariak bost egun baliodun izango ditu, epaimahaiaren jarduna bukatzen denetik, lehiaketako espediente administratiboa unibertsitateko Idazkaritza Nagusian aurkezteko, Deialdien eta Lehiaketen Atalaren bidez. Espedientean honako dokumentu hauek bildu beharko dira:

a) Epaimahaia eratzeko bilerako akta eta horren ondoren eginiko bilera guztietako aktak. Akta horietan jarduera nagusiak jasoko dira.

b) Aurkezpen ekitaldian lehiakideek epaimahaiburuari emandako dokumentu guztiak.

c) Lehenengo proba gainditu duten lehiakideek bigarren proban eman eta ahoz aurkeztutako gai edo ikerlan originalaren laburpen idatzia.

c) Proba bakoitza ebaluatzeko aplikatutako irizpide espezifikoak jasotzen dituen dokumentua.

e) Txostenak eta zenbakizko balorazioak.

f) Plazak betetzeko proposamena, lehiakide guztien zerrendarekin, plaza betetzeko lehentasunaren arabera ordenatuta.

8.7.– Zortzigarren oinarriaren b) eta c) ataletan aipatutako dokumentuak bi hilabetetan egongo dira Deialdien eta Lehiaketen Atalean, epaimahaiak proposamena egiten duen egunetik hasita. Dena dela, proposamen horren kontrako errekurtsorik aurkezten bada, ebazpena irmoa izan arte egongo dira dokumentuak atal horretan.

Urtebete igarotzean interesdunak dokumentuak hartzera joan ez badira, unibertsitateak dokumentuak suntsitu ahal izango ditu.

8.8.– Lehiakideek Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatu ahal izango diote epaimahaikide bakoitzak beren merezimenduen inguruan emandako balioespen arrazoituaren ziurtagiria (behar bezala kuantifikatua) edo, hala badagokio, epaimahaiaren txosten bakarra.

8.9.– Lehiakideek epaimahaiak plaza betetzeko edo ez betetzeko egindako proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote errektoreari, proposamena UPV/EHUko webgunean argitara eman eta hamabost egun balioduneko epean. Erreklamazioa tramitatzea onartzen bada, izendapenak eten egingo dira, behin betiko erabakia hartu arte.

8.10.– Erreklamazio Batzordeak aztertuko du erreklamazioa. Hots, lehiaketako espedientea berrikusiko du, publizitate printzipioa eta lehiakideen berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak bermatu direla egiaztatzeko; beharrezkotzat jotzen dituen ekintzak eramango ditu aurrera; eta, erreklamazioa onartzen den ala ez erabakiko du, erreklamazio jaso eta hiru hilabeteko epearen barruan. Epe hori berariazko erabakirik eman gabe igarotzen bada, erreklamazioa ezetsi delako izango da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

8.11.– Erreklamazio Batzordeak hartutako erabakiak lotesleak izango dira errektorearentzat eta, haren erabakiek administrazio bidea agortzen dutenez, aurka egiteko administrazioarekiko auzien jurisdikziora jo beharko da zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 legeari jarraituz.

8.12.– Erreklamazio Batzordeak erreklamazioa onartuz gero, errektoreak erabakia emango du argitara, eta akatsa gertatu zen unera eramango da berriz prozedura, eta, hala behar izanez gero, epaimahaiak beste izendapen proposamen bat egingo du.

9.– Dokumentuak aurkeztea, izendapenak egitea eta karguak hartzea.

9.1.– Epaimahaiak proposatutako izendapenak errektoreak egingo ditu, lehiakideak, epaimahaiaren jarduera amaitu ondorengo hogei egunetan, honako dokumentazio hau entregatu ondoren Deialdien eta Lehiaketen Atalean:

a) Unibertsitateko irakaslearen zereginak betetzea eragozten duen gaixotasun edo arazo fisiko edo psikikorik ez duela ziurtatzen duen Medikuaren Ziurtagiri Ofiziala.

b) Diziplina espediente bidez Estatuko Administrazio Orokorreko zerbitzutik edo autonomia, instituzio edo tokiko administrazioetako jardueratik bereizita ez dagoela, eta funtzio publikorako ezgaitua ez dagoela, ziurtatzen duen zinpeko aitorpena. Espainiar nazionalitatea ez dutenek ez dute izan beharko beren herrialdean funtzio publikoan aritzea eragozten dien diziplina zehapenik edo kondena penalik.

Horretarako, epaimahaiko idazkariak, haren jarduera amaitzean, proposatutako izendapena argitaratuko du UPV/EHUren web orrian eta proba egin den lekuan, atal honetan aipatutako dokumentazioa aurkeztu behar dela gogoratuz. Izendapenerako proposatu den pertsonak 20 egun izango ditu horretarako.

Aktibo dauden karrerako funtzionario publikoek ez dute aurreko atalean aipatu diren dokumentuak aurkeztu eta eskakizunak bete beharko, eta funtzionario izaera egiaztatzen duen beren Administrazioaren ziurtagiria aurkeztuko dute, beren Zerbitzu Orrian jasota dauden gainerako inguruabarrekin batera.

9.2.– Plaza betetzeko proposatzen den lehiakideak dagokion epean eskatutako dokumentuak aurkeztu ezean, galdu egingo ditu bere eskubideak, eta ez dute izendatuko karrerako funtzionario, ezinbesteko arrazoiek eragotzi diotela frogatzen ez badu. Unibertsitateko errektoreak puntuazioaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek oinarri honetako lehenengo atalean aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu ondoren. Horretarako, hogei eguneko epea izango du, proposamena jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita.

9.3.– Izendapenean honako hauek zehaztu beharko dira: plazaren izena, kidegoa, jakintza arloa, saila, ikastegia, arduraldia, hizkuntz eskakizuna eta lanpostuen zerrendako kodea.

9.4.– Izendapena Estatuko Buletin Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Unibertsitateko Irakaskuntza Koordinatzeko Kontseiluko Idazkaritza Nagusiari jakinaraziko zaio.

9.5.– Proposatutako hautagaiak plazaren jabe egin beharko du, hogei eguneko epean, izendapena Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Une horretatik aurrera, unibertsitateko katedradunen kidegoko funtzionarioa izango da.

9.6.– Lehiakideak beste lanposturen bat badauka arlo publiko edo pribatuan, bateragarritasun baimena eskatu beharko du plazaren jabe egin aurretik, jabetza hartzeko epearen lehenengo hamar egunen barruan. Bateragarritasunari buruzko erabakia eman bitartean, luzatu egingo zaio plazaren jabe egiteko epea.

9.7.– Plaza betetzeko proposatutako hautagaia aipatutako epean plazaren jabe egiten ez bada, hori ezinbesteko kasuaren eraginez izan dela egiaztatzeko agiririk aurkeztu ez badu eta plazaren jabe egiteko epea luzatu ez bada, UPV/EHUko errektoreak balorazio ordenaren arabera zerrendan hurrengoa den lehiakidea izendatuko du, lehiakide horrek 9.1 oinarrian aipatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentu guztiak aurkeztu ondoren.

9.8.– Behin plaza lortuta, interesdunak gutxienez bi urte egin beharko ditu plaza horretan, beste unibertsitate batean plaza bat lortzeko lehiaketan parte hartu ahal izateko.

10.– Azken araua.

10.1.– Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28ko bileran onartu zuen Irakasle Funtzionarioen Kidegoetan sartzeko lehiaketen arautegian (2009ko urriaren 9ko EHAA) eta deialdi honetan zehaztutako epeak zenbatzerakoan, abuztua ez da kontuan hartuko. Hilabete horretan ez da aipatutako jardueretako bat bera ere egingo.

10.2.– Lehiaketa egin bitartean, epaimahaiek argituko dituzte deialdiaren aplikazioaren inguruan sor daitezkeen zalantzak, bai eta aurreikusi ez diren egoeretan nola jokatu ere. Dena dela, epaimahaien jardunak bat etorri beharko du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearekin (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutakoa).

10.3.– Eszedentzian daudenak zerbitzu aktibora itzultzea.

1.– Borondatezko eszedentzian dauden unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioak zerbitzu aktibora itzultzeko, plaza bat lortu beharko dute edozein unibertsitatek deitutako unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko lehiaketetan, abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Legearen 62. artikuluak ezarritakoaren arabera (apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketa berrian).

2.– Zerbitzu aktibora itzultzea, gainera, eszedentzia hartu aurreko jatorri ikastegiari zegokion Unibertsitatean egin ahal izango da, eta unibertsitate horretako plaza bati behin-behinean atxikitzeko eskatuko dio errektoreari. Hala, unibertsitate horrek bere kidego eta jakintza arloetarako deitutako lehiaketa guztietan parte hartu beharko du, eta behin-behineko atxikipena galduko du hori egin ezean.

3.– Zerbitzu aktibora itzultzea automatikoa eta behin betikoa izango da, interesdunak jatorri unibertsitateari eskatuta, baldin eta gutxienez bi urte igaro badira eszedentzian, eta bost baino gutxiago, kidego eta jakintza arlo bereko plaza hutsik egonik.

Kasu horretan, ez da lehiaketarik egingo plaza hutsa betetzeko, adierazitako denbora baldintzak betetzen dituzten unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionario bat baino gehiago daudenean eta zerbitzu aktibora itzultzeko plaza bera hautatzen dutenean izan ezik. Halakoetan, lehiaketa egingo da, eta funtzionario horiek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

4.– Plaza baterako lehiaketa deituta, pertsona batek aurreko atalean aipatutako itzulera automatikoa eskatzen badu, bertan behera utziko da lehiaketa, baldin eta itzulera eskaria lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barnean egin bada. Ordaindutako azterketa tasak itzuliko dira.

10.4.– Erabaki honek administrazio bidea agortzen du, eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da haren aurka, Bilboko Administrazio Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarenen uztailaren 13ko 29/1998 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 2.2 artikuluari lotuta).

Bestela, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, erabakia Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita. Hala egiten bada, ezin izango da aurkeztu aurreko atalean aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa, harik eta berraztertze errekurtsoa berariaz erabakitzen den arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

10.5.– Era berean, deialdi honetatik eta epaimahaiaren jardunetik eratorritako administrazio egintza guztien aurka egin ahal izango da, aipatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako kasuetan eta bertan adierazitako moduan.

Leioa, 2015eko abenduaren 18a.

Errektorea.
Izenpea eskuordetuta (errektorearen 2013ko urtarrilaren 9ko Ebazpena).

Irakasle-Ikertzaileen Arloko Errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.

I. ERANSKINA
LEHIAKETAN ESKAINTZEN DIREN UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNEN KIDEGOKO PLAZEN ZERRENDA

Plazaren zenbakia: 1. Kodea: CUVP6/1-D00212-3. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak (lotutako lanpostua). Jakintza arloa: «Medikuntza». Medikuntza espezialitatea: «Neurologia». Saila: Neurozientziak. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea (Donostiako Irakasgunea). Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: partziala; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Medikuntzako Praktika Integratua» eta «Patologia eta Klinika Medikoak II».

Plazaren zenbakia: 2. Kodea: CUC8/1-D00227-9. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Oinarrizko Psikologia». Saila: Oinarrizko Prozesu Psikologikoak eta haien garapena. Ikastegia: Psikologia Fakultatea (Donostia). Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak».

Plazaren zenbakia: 3. Kodea: CUC8/1-D00101-8. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Elikagaien Teknologia». Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientzia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «(Elikagaien Kimika eta Biokimika) Elikagaien kalitatea eta segurtasuna: esnea eta gazta».

Plazaren zenbakia: 4. Kodea: CUC8/1-D00093-10. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Mikrobiologia». Saila: Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia. Ikastegia: Farmazia Fakultatea (Gasteiz). Hizkuntz eskakizuna: elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Mikrobiologia».

Plazaren zenbakia: 5. Kodea: CUC8/1-D00077-9. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Histologia». Saila: Zelulen Biologia eta Histologia. Ikastegia: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Histologia Mediko Berezia», «Oinarrizko Histologia Medikoa».

Plazaren zenbakia: 6. Kodea: CUC8/1-D00041-5. Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak. Jakintza arloa: «Kimika Organikoa». Saila: Kimika Organikoa II. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Kimika Organikoa».

II. ERANSKINA
LEHIAKETAKO EPAIMAHAIEN ZERRENDA

1.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Medikuntza. Kodea: CUVP6/1-D00212-3.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: María Isabel Illa Sendra – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko UK.

Idazkari titularra: Jorge Matías Guiú Guia – Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko UK.

1. epaimahaikide titularra: José Antonio Castillo Sánchez – Santiagoko Unibertsitateko UK.

2. epaimahaikide titularra: Amaia Elena Álvarez de Arcaya Esquide – Osakidetza.

3. epaimahaikide titularra: MANUEL Pérez Bas – Osakidetza.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: Susan Webb – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko UK.

Ordezko idazkaria: Exuperio Díez Tejedor – Madrilgo Unibertsitate Autonomoko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: Concepción Reblet López – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

2. ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Urtasun Ocariz – Osakidetza.

3. ordezko epaimahaikidea: Fernando Velasco Juanes – Osakidetza.

2.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Oinarrizko Psikologia. Kodea: CUC8/1-D00227-9.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Esther Barberá Heredia – Valentziako Unibertsitateko UK.

Idazkari titularra: Gumersinda Alonso Martinez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

1. epaimahaikide titularra: Enrique García Fernández Abascal – UNEDko UK.

2. epaimahaikide titularra: Concepción Medrano Samaniego – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

3. epaimahaikide titularra: Pablo Fernández Berrocal. Malagako Unibertsitateko UK.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: María Jesús Fuentes Rebollo – Malagako Unibertsitateko UK.

Ordezko idazkaria: Pedro Miguel Apodaca Urquijo – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: Hipólito Marrero Hernández – La Lagunako Unibertsitateko UK.

2. ordezko epaimahaikidea: María Victoria Mestre Escrivano – Valentziako Unibertsitateko UK.

3. ordezko epaimahaikidea: Luis Aguado Aguilar Madrilgo – Unibertsitate Konplutenseko UK.

3.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Elikagaien Teknologia. Kodea: CUC8/1-D00101-8.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: María Dolores Guillén Loren – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

Idazkari titularra: María Dolores Garrido – Murtziako Unibertsitateko UK.

1. epaimahaikide titularra: María Desamparados Salvador Moya – Gaztela-Mantxako Unibertsitateko UK.

2. epaimahaikide titularra: José Antonio Suárez Lepe – Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko UK.

3. epaimahaikide titularra: Buenaventura Guamis López – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko UK.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: Encarnación Gómez Plaza – Murtziako Unibertsitateko UK.

Ordezko idazkaria: Alfredo Palop Gómez – Cartagenako Unibertsitate Politeknikoko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: María Dolores Selgas Cortecero – Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko UK.

2. ordezko epaimahaikidea: Santiago Condón Usón – Zaragozako Unibertsitateko UK.

3. ordezko epaimahaikidea: María de los Llanos Palop – Gaztela-Mantxako Unibertsitateko UK.

4.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Mikrobiologia. Kodea: CUC8/1-D00093-10.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Ramón Cisterna Cáncer – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

Idazkari titularra: María Jesús Sevilla García – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

1. epaimahaikide titularra: Benito Regueiro García – Santiagoko Unibertsitateko UK.

2. epaimahaikide titularra: Fco. Javier Castillo García – Zaragozako Unibertsitateko UK.

3. epaimahaikide titularra: Carmen Torres Manrique – Errioxako Unibertsitateko UK.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: Aurora Fernández Astorga – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

Ordezko idazkaria: Guillermo Quindós Andrés – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: Jordi Vila Estape – Bartzelonako Unibertsitateko UK.

2. ordezko epaimahaikidea: María José Linares Sicilia – Kordobako Unibertsitateko UK.

3. ordezko epaimahaikidea: José Elías García – Salamancako Unibertsitateko UK.

5.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Histologia. Kodea: CUC8/1-D00077-9.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Fco. José Sáez Crespo – Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

Idazkari titularra: Miguel Alaminos Mingorance – Granadako Unibertsitateko UK.

1. epaimahaikide titularra: María Concepción Junquiera Escribano – Zaragozako Unibertsitateko UK.

2. epaimahaikide titularra: Juan Fco. Madrid Cuevas – Murtziako Unibertsitateko UK.

3. epaimahaikide titularra: Inés Martín Lacave – Sevillako Unibertsitateko UK.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: Antonio Campos Muñoz – Granadako Unibertsitateko UK.

Ordezko idazkaria: María del Carmen Sánchez Quevedo – Granadako Unibertsitateko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: Blanca Conde Guerri – Zaragozako Unibertsitateko UK.

2. ordezko epaimahaikidea: Luis Santamaría Solís – Madrilgo Unibertsitate Autonomoko UK.

3. ordezko epaimahaikidea: Miguel Ángel Arévalo Gómez – Salamancako Unibertsitateko UK.

6.– Plazak betetzeko Lehiaketako Epaimahaia. Kidegoa: Unibertsitateko Katedradunak. Jakintza Arloa: Kimika Organikoa. Kodea: CUC8/1-D00041-5.

Epaimahai titularra:

Epaimahaiburu titularra: Esther Domínguez – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

Idazkari titularra: Esther Lete – Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko UK.

1. epaimahaikide titularra: Antonio M.ª Echavarren – Institut Catalá d´Investsigació Químicako UK.

2. epaimahaikide titularra: Carmen Nájera – Alacanteko Unibertsitateko UK.

3. epaimahaikide titularra: M.A. Sierra – Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko UK.

Ordezko epaimahaia:

Ordezko epaimahaiburua: J.C. Carretero – Madrilgo Unibertsitate Autonomoko UK.

Ordezko idazkaria: Rosario Fernández – Sevillako Unibertsitateko UK.

1. ordezko epaimahaikidea: M.A. Pericás – Institut Catalá d´Investsigació Químicako UK.

2. ordezko epaimahaikidea: Roser Pleixats – Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko UK.

3. ordezko epaimahaikidea: Ana M. Costero – Valentziako Unibertsitateko UK.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala