Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
233

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari administrazioarekiko 321/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) igor dakiola ebazten duena eta interesdun izan daitezkeenei aipatu epaitegian ager daitezen epea jartzen diena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eskatu du bidal dakiola 321/2015 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea Blanca Nieves Ruiz Garridok aurkeztua, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren aurka, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretako hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean aipatu auzitegiko Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen.

3.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala