Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
235

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2016ko urtarrilaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Haur Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 4ko Aginduaren testuan (2016ko urtarrilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 4. zk.); agindu horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako 1. zikloa emateko baimena duten «Haurreskolak Partzuergoaren» haur-eskolen zerrenda. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

● 2016/56 (34/1) orrialdean, 4. artikuluan, honela dio:

«Gernikako Haurreskola-Allende Salazar (Kod. 48005494), Zearreta kalea 11, Gernika».

baina honela esan behar du:

«Gernika-Lumoko Haurreskola-Allende Salazar (Kod. 48016054), Zearreta kalea 11, Gernika-Lumo».

● 2016/56 (34/17) orrialdean, II. eranskinean, honela dio:

«Kodea: 48016054.

Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: Gernikako Haurreskola-Allende Salazar.

Helbidea: Zearreta kalea, 11.

Udalerria: Gernika-Lumo».

baina honela esan behar du:

«Kodea: 48016054.

Izen generikoa: Partzuergoko Haur Eskola.

Izen espezifikoa: Gernika-Lumoko Haurreskola-Allende Salazar.

Helbidea: Zearreta kalea, 11.

Udalerria: Gernika-Lumo».


Azterketa dokumentala