Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
236

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 11koa, Farmaziako zuzendariarena, Juan Tena Martín jaunari Astigarragan (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Aztertu dugu Juan Tena Martín jaunak aurkeztutako eskabidea, Astigarragan (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat irekitzekoa. Hauek dira aurrekariak:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, iragarri zen farmazia-bulego bat irekitzeko prozedurari ekin zitzaiola Astigarragako udalerrian –Hernaniko farmazia-barrutia–.

Bigarrena.– Farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Balioesteko Batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, 2015eko urtarrilaren 29an batzorde horrek hartutako erabaki batez, lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, puntuazioaren hurrenkerari jarraituz; erabakia 2015eko otsailaren 10ean argitaratu zen EHAAn (27. zk.).

Zerrenda horren arabera, Begoña Dúo Uriartek zeukan puntuaziorik handiena.

Hirugarrena.– Ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan ezarritakoa aplikatuz (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa; 24/2004 Dekretuaren bidez aldatua), Farmaziako zuzendariak ebazpena eman zuen 2015eko maiatzaren 11n, zeinaren bidez baimena eman zitzaion Begoña Dúo Uriarte andreari farmazia-bulegoa sortzeko Astigarragan (Gipuzkoa). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 2015eko maiatzaren 20an (92. zk.), eta, bertan azaltzen zenez, baimena emateko nahitaezkoa zen Dúo andreak bulegoa jardunean jartzeko baimena lortzea.

Laugarrena.– 2015eko azaroaren 5ean, Begoña Dúo Uriarte andreak sinatutako idazkia sartu zen Osasun Saileko Erregistroan. Bertan, Osasun Sailari jakinarazi zion uko egiten ziola bulego horren titulartasunari, itxaropena baitzeukan beste prozedura batzuetan titulartasun hori lortzeko (gaur egun izapidetzen ari dira, eta Osasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 13ko Agindu bidez egin zen deialdia; Dúo andreak prozedura horietan parte hartzen du interesdun gisa).

Bosgarrena.– 2015eko azaroaren 16an, Farmaziako zuzendariaren idazkia bidali zitzaion Juan Tena Martín jaunari, non esaten zitzaion, Dúo andreak uko egin ziola-eta, bera zela puntu gehien zituena farmazia-bulego bat irekitzeko prozeduran, eta, hori horrela izanik, aipatu dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraitu behar ziola, eta, ohartarazi aipatu xedapenean ezarritako epea igaro eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, deialdian parte hartzen jarraitzeari uko egiten diola ulertuko dela.

Seigarrena.– 2015eko abenduaren 4an, Juan Tena Martín jaunak Astigarragan farmazia-bulego bat sortzeko eskabidea aurkeztu zuen, 338/1995 Dekretuaren babesean, eta dekretu horren 5. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsi zizkion eskabideari.

Zazpigarrena.– Aurkeztutako agiriak kontuan izanda, Farmazia-Arloa Antolatzeko buruak, 2016ko urtarrilaren 11n, farmazia hori sortzeko baimena ematearen aldeko txostena eman zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan.

Bigarrena.– Batetik, Juan Tena Martín jaunak izan du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesdunari.

Dena dela, emandako baimenak indarra izango badu, jardunean jartzeko baimena lortu beharko da, hala ezartzen baita 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Juan Tena Martín jaunari farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematea. Farmazia Astigarragan (Kale Nagusia 16, behea) kokatuta egongo da, interesdunak aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Bigarrena.– Juan Tena Marín jaunak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du –ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita–, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.– Jakinaraz bekie ebazpen hau interesdunei, eta ohartarazi ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dutela, zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 11.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala