Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
238

ERABAKIA, 2015eko abenduaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, Organización Sanitaria Integrada Bajo Deba - Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuaren izena aldatzeko dena.

Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluak 2011ko urriaren 3an hartutako Erabakiaren bidez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua sortu zen (2011ko abenduaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 237. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiak azaldu duenez, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuaren Gerentziak izen bat proposatu du, ingurune sozialarekin bat datorrena eta gainera euskarri desberdinetara errazago egokitzen dena; horren haritik, egungo izena aldatzeko eskatzen da, eta beste hau proposatzen:

«Organización Sanitaria Integrada Debabarrena», gaztelaniaz.

«Debabarrena Erakunde Sanitario Integratua», euskaraz.

Administrazio Kontseiluak, proposamena aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DU:

Aldatzea Organización Sanitaria Integrada Bajo Deba erakundearen egungo gaztelaniazko izena eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua egungo euskarazkoa, eta horien ordez, honako hauek onartzea:

Organización Sanitaria Integrada Debabarrena, gaztelaniaz, eta Debabarrena Erakunde Sanitario Integratua, euskaraz.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala