Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
242

EDIKTUA, 221/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Judizio arruntean, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 221/2014 prozedura arrunta bideratu da, BBVA, S.A.k eskatuta, Francisco Montejo Conde-ren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

176/2015 EPAIA

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita hamarra.

Nik, Miren Nekane Rodríguez Gómezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko magistratu naizen honek, ikusi ditut epaitegi honetan bideratutako 221114 judizio arrunteko autoak. Honako hauek izan dira alderdiak: demandatzaile gisa, BBVA, S.A. sozietatea, Capelastegui prokuradoreak ordezkatuta eta Martínez letraduak lagunduta; eta demandatu gisa, Francisco Montejo Conde, auzi-ihesean dena. Auzigaia hauxe izan da: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

1.– Baietsi egiten dut BBVA, S.A. sozietatearen prozesu-ordezkaritzak Francisco Montejo Conde-ren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 11.370,79 euro gehi 2013ko ekainaren 7tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesak, betiere, PZLren 576. artikuluan xedatuakoari kalterik egin gabe.

2.– Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander-en duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4707000000221 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Francisco Montejo Conde demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala