Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
246

EDIKTUA, 1266/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Sandra Mata Medina andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko ZLUPeko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik

Fede ematen dut:

1477/2014 falta judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio hitzez hitz:

62/2015 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta bosteko ekainaren hamahirua.

Ignacio De La Mata Barranco instrukzioko 5 zenbakiko epaileak ikusia eta entzuna du, jendaurreko ahozko judizioan, 1266/2014 falta-judizioaren kausa hau, hain zuzen ere lesio- eta mehatxu-falta bat dela-eta Nerea Beltran Gonzalez andrearen aurka bideratutakoa. Judizio horretan, non parte izan baitira Ministerio Fiskala eta, salatzaile gisa, Virginia Berecibar Moralejo andrea, epai hau ematen du:

EPAITZA

Nerea Beltran Gonzalez andrea kondenatzen dut, egitezko tratu txarren falta baten eta mehatxu-falta baten egile baita, bi isun ordaintzera: bata, 30 egunekoa eta bestea 10 egunekoa; kuota, eguneko 5 eurokoa izango da (guztira, 150 eta 50 euro). Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du: egun bateko askatasun-gabetzea jasoko du ordaindu gabe uzten dituen bi kuotako, edo, hala nahi izanez gero, gizartearentzako lanak egin beharko ditu egun kopuru berdinean. Prozesuaren kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Nerea Beltrán González andrea kondenatzen dut honako honetara: ezingo da hurbildu Virginia Berecibar Moralejo andrearengana eta haren seme-alabengana 200 metrora baino gutxiagotara, ez haien helbidera (Plentziako Arzutegiondo kaleko 4ra), ez lantokira, ez egon ohi diren tokietara edo dauden lekura; halaber, ezingo da komunikatu haiekin inolako bitartekorik erabiliz: ez informatikorik, ez telematikorik, ez telefonikorik, ez idatzizko, hitzezko edo ikusizkorik. Debeku horrek bi hilabeteko iraupena izango du.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: 2015eko ekainaren 13an, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik Getxon (Bizkaia), epaia eman zuen epaile epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Eta Nerea Beltran Gonzalez andreari jakinarazteko balio dezan ematen dut hau, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko abenduaren hamalauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala