Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
249

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 512/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 512/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Bernadette Munyeke Sammy.

Alderdi demandatua: Isaac Kwaku Asante.

Auzigaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 512/2015 prozeduran 673/2015 Epaia eman da. Prozedura horretan parte dira Bernadette Munyeke Sammy demandatzailea eta Isaac Kwaku Asante demandatua, eta Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia bideratu da.

Isaac Kwaku Asante demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala