Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
250

IRAGARKIA, zeinarekin argitara ematen baita kontratu hau formalizatu dela: 2016. urtean zehar, informazio turistikoa emateko zerbitzua; batetik, Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonentzakoa (DEC 32/10/15).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 32/10/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburuaren deskribapena. Zerbitzu hau kontratatzea: 2016. urtean zehar, informazio turistikoa emateko zerbitzua; batetik, Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta, bestatik, Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonentzakoa.

c) Loteak:

1. lotea: Bilboko aireportuan informazio turistikoa emateko zerbitzua.

2. lotea: Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonei informazio turistikoa emateko zerbitzua.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2015eko urriaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 207. zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua ehun eta hogeita hemeretzi mila eta berrehun (139.200,00) euro, BEZa barne, honako lote hauetan banatuta:

1. lotea: 86.200,00 euro, BEZa barne.

2. lotea: 53.000,00 euro, BEZa barne.

5.– Esleipena eta formalizazioa.

a) Kontratua noiz esleitu den: 2015eko abenduaren 28an.

b) Kontratua noiz formalizatu den: 2015eko abenduaren 30ean.

c) Kontratistak:

1. lotea: Bilbao Siglo XXI, Empresa de Servicios Turísticos SL.

2. lotea: Itxaslehor SL.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa:

1. lotea: 79.678,50 euro, BEZa barne.

2. lotea: 44.165,00 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala