Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
255

IRAGARKIA, 2015eko abenduaren 15ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, 99/2015/277-CP erregistro-inskripziorako espedientearen -En Tu Casa, S. Coop. Pequeña sozietateak eskatuta hasitakoaren- gaineko Ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Horretarako, honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela aipatu espedientean emandako ebazpenaren testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraz, beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Enplegu eta Laneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan, eta harentzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 15a.

Gizarte Ekonomiako zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala