Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
260

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-4/2015-S zehapen-prozeduran eman duen ebazpena jakinarazteko dena.

Que Mai Ngo jaunari –Basauriko Galicia kaleko 2ko etxabeko «Restaurante Vietnamita Ha Long» establezimenduaren jabea den aldetik– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio zehapen-espedientean ebazpena eman dela arau-hauste arin sanitario arin batzuk egiteagatik eta jarri zaizkion isunen guztizko zenbatekoa 3.300 eurokoa dela.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa aipatu den sailburuari jar dakioke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari ere, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearean azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta hurrengo artikuluek araututakoarekin bat etorrita. Espedientea ikusgai dago Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbon, Errekalde zumarkalean 39 A, 5. solairuan – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1aren eta 15aren artean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hileko 5a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16aren eta azkeneko egunaren artean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hileko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun balioduna arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesdunak gorako errekurtsorik jarriz gero, gorako errekurtsoa ezetsi egin delako berria jasotzen duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera banku honetan eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia adierazita:

Kutxa Bank –Kontu-zenbakia: IBAN ES85/2095/0611/0132/3906/8030– Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epeak kontatzeko, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera.

Bilbao, 2016ko urtarrilaren 4a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala