Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
262

IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak zehapen-prozedura hasteko hartutako 09/2015 erabakia jakinarazteko dena.

Bar El Bloque establezimenduaren titular den Maurino Fernández Díezi ezin izan diogu zehapen-prozedura hasteko erabakia jakinarazi ohiko moduan, hainbat saio egin dugun arren haren helbidean –ForuenSantiago hiribidea 18, Vitoria-Gasteiz–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2015eko abenduaren 21ean zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-alorreko arau-hauste bat egin delako (tabakoa).

Legezko oharrak:

– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigor-ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio iragarki hau jakinarazten denetik aurrera 15 egun balioduneko epea duela bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 13an.

Arabako Osasuneko Lurralde Ordezkaritza,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala