Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2016ko urtarrilaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
263

IRAGARKIA, zehapen-espediente baten kargu orriak jakinaraztekoa dena, Uraren Legea hausteagatik.

Aipatutako Kargu orriak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkeztu eta frogaldia irekitzea eskatu eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan: Uraren Euskal Agentzia (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ohartarazi nahi zaie interesdunei, goian aipatutako 1398/1993 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluaren arabera, aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, ebazpen-proposamen gisara ulertu ahal izango dela espedientea hastea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

Izapidatzailea,

ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala