Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2016ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
378

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 28koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako diru-laguntzak, herritar orok izan dezan haien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko uztailaren 22ko Aginduaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2015erako deialdia egin da, natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko laguntzetarako; EAEko lurralde-eremuko lur-zaintzako akordioetan jasota egon behar dute jarduerok.

Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da:

I. eranskina: lurralde-eremuko lur-zaintzako akordioetan jasota dauden natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko jarduerak egiten dituzten erakundeentzako diru-laguntzen zerrenda (2015eko uztailaren 22ko Agindua, 2015eko uztailaren 27ko EHAA, 140. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 28a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala