Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2016ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
379

EDIKTUA, 113/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 113/2014 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Pablo Pipaon Asencor.

Abokatua: Ana Quintana Burusteta.

Prokuradorea: Begoña Fdz de Gamboa Iraragorri.

Demandatua: Francisco Cortavitarte Cruz.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-03-31n. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Baietsi egiten dut Francisco Cortavitarte Cruz jaunaren aurka, Pablo Pipaon Asencorren izenean eta ordez Begoña Fernández de Gamboa prokuradoreak aurkeztutako demanda. Hori dela eta, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua:

a) 4.000 euro.

b) Horri dagozkion interesak: lehen urtean, hitzartutako % 4ko tasan; eta, aipatutako egunetik aurrera, auzi-jartzaileari zor zaizkion guztiak ordaindu arte, legezko interesak.

c) Judizioaren kostuak.»

Francisco Cortavitarte Cruz demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala