Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2016ko urtarrilaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
382

IRAGARKIA, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez Global Gestión y Calidad, S.L.ri baja ematen baitzaio Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroan.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikuluan eta 114.etik 117.era arteko artikuluetan ezarritakoa betez.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren 2014ko otsailaren 12ko Ebazpenaz egindako komunikazioaren erantzunik jaso ez denez gero, eta Global, Gestión y Calidad, S.L.ren produktu iberikoen ziurtapenak egiten jarraitzea ezinezko denez gero, zeren legezko baldintzak ez betetzeaz gain ez baitu aurkeztu manuzko dokumentazioa; bada, aipatu entitateari baja ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako eta Elikagaigintzako Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroan.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 206ko urtarrilaren 12a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala