Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena

N.º 64, miércoles 8 de abril de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
INSTITUTO VASCO ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1571
1571

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

RESOLUCIÓN de 26 de marzo de 2015, de la Directora del Instituto Vasco Etxepare, por la que se establece el procedimiento para la concesión de subvenciones para la traducción literaria.

Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak ondoko helburua xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».

La Ley 3/2007, de 20 de abril, de Creación y Regulación del Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute Etxepare (en adelante IVE) dispone que dicho Instituto tiene como fin: «Contribuir a dar a conocer y difundir en el exterior la cultura vasca en cualquiera de sus lenguas oficiales, manifestaciones, soportes, medios y formas de expresión, promoviendo en especial la cultura creada en euskera».

Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du institutu horren eskumenekoa dela euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu horrek bere 19. artikuluaren 2.g) atalean aipatzen du, jarduera-arlo gisa, euskal literatura, pentsamendua eta ikerketa sustatzea, pentsamendu eta ikerketa zientifikoko obrak eta euskal pentsamenduko eta kulturako aldizkariak kanpora atereaz. Bestalde, artikulu horren f) zatian Institutuaren funtzioen artean aipatzen da euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.

Por otra parte, de conformidad con lo dispuesto en el Decreto 88/2008, de 13 de mayo de 2008, por el que se aprueba el Reglamento de organización y funcionamiento del IVE, corresponde a dicho Instituto la difusión y promoción de la cultura vasca fuera de la Comunidad Autónoma Vasca. Dicho decreto establece en su artículo 19.2.g) como área de actuación promover la literatura, el pensamiento y la investigación en euskera a través de la proyección exterior de obras de pensamiento e investigación científica, así como de revistas de pensamiento y cultura vascas. Por otro lado, el apartado f) del citado artículo establece que entre las funciones del IVE se encuentra el diseño de programas de ayuda para los agentes culturales con el objetivo de dar a conocer la creación vasca en la escena internacional.

Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, interesgarritzat jo da euskal literaturako lanak eta Euskal Autonomia Erkidegoko egileenak beste hizkuntzetara itzultzeko diru-laguntzak emateko modua arautzea.

Por todo lo expuesto, de conformidad con las competencias de actuación del IVE, se ha considerado interesante establecer el procedimiento para la adjudicación de subvenciones para la traducción de obras literarias escritas en euskera y de obras de autores de la Comunidad Autónoma Vasca.

Ondorioz, hauxe

En virtud de lo cual

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
ARAU OROKORRAK
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Ebazpen honen xedea da ondorengo itzulpen-jarduerak diruz laguntzeko prozedura finkatzea:

Es objeto de la presente Resolución establecer el procedimiento para la concesión de subvenciones a la traducción de:

– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Obras literarias escritas y publicadas originalmente en euskera a otras lenguas.

– Euskal Autonomia Erkidegoan jaio edo bizi diren idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-obrak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.

– Obras literarias escritas y publicadas originalmente en castellano por autores nacidos o domiciliados en la Comunidad Autónoma Vasca a otras lenguas (excepto al euskera).

2. artikulua.– Diru-baliabideak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

1.– Deialdi honetarako gehienezko diru-zuzkidura hogeita hemeretzi mila (39.000) eurokoa izango da.

1.– El importe global máximo de esta convocatoria ascenderá a treinta y nueve mil (39.000) euros.

2.– Itzulpen lanak bakarrik ordainduko dira, ondoren zehaztutakoaren arabera:

2.– Se subvencionarán únicamente gastos de traducción, según los siguientes criterios:

a) Testuaren zailtasun maila oinarrizkotzat jotzen denean 0,011 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta.

a) En el caso de textos de nivel básico de dificultad 0,011 euros por carácter, sin espacios y contados en el texto original.

b) Testua poesia denean edo hizkuntzaren aparteko zailtasuna legokeenean, 0,017 euro karaktereko, zuriunerik gabe, jatorrizkoan zenbatuta. Balorazio-batzordeak erabakiko du zein testu den aparteko zailtasunekoa.

b) En el caso de la poesía y de textos de nivel extraordinario de dificultad 0,017 euros por carácter, sin espacios y contados en el texto original. Será la comisión de valoración la que determine si un texto tiene nivel extraordinario de dificultad.

3. artikulua.– Diru-laguntzen esleipena.

Artículo 3.– Adjudicación de la subvención.

1.– Ebazpen honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 9. artikuluan finkatutako aukeraketa- eta balorazio-irizpideen araberako hurrenkera ezartzeko.

1.– Las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria se adjudicarán mediante concurso. Para ello se compararán las solicitudes presentadas y se ordenarán según los criterios de selección y valoración establecidos en el artículo 9.

Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, betiere % 50eko gutxieneko puntuazioa lortuta.

Las subvenciones se concederán comenzando por las solicitudes que hayan obtenido mayor valoración, hasta agotar los recursos económicos disponibles, siempre que hayan superado la puntuación mínima del 50%.

2.– Proiektu bakoitzak jaso dezakeen diru-kopurua zehazteko kalkulua honela egingo da: deialdi honetan finkatutako tarifen arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekoari edo kontratuan ageri den kopuruari (deialdiaren arabera legokiokeena baino txikiagoa bada kontratuan ageri den kopuru hori) balorazioan lortutako puntuazioaren ehunekoa aplikatuko zaio eta hortik sortzen den emaitza izango da jasoko den laguntza.

2.– El cálculo de la subvención que podrá obtener cada proyecto presentado se realizará aplicando el porcentaje obtenido en la valoración a la cantidad de la subvención que correspondería según las tarifas establecidas en esta convocatoria o a la cantidad que figura en el contrato (si fuera menor a la establecida en la convocatoria).

3.– Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatuek helburu berbererako emandakoekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.

3.– Las subvenciones objeto de esta convocatoria serán compatibles con aquéllas que se concedan para los mismos objetivos por otras instituciones públicas o privadas, siempre y cuando no se produzca sobrefinanciación. En caso de sobrefinanciación, el importe de la subvención se verá aminorado hasta el límite máximo correspondiente.

4. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.

Artículo 4.– Personas o entidades beneficiarias.

1.– Ebazpen honek araututako diru-laguntzen onuradun izateko honako baldintza hauek bete beharko dira:

1.– Las persona físicas o jurídicas privadas o entidades que pretendan ser beneficiarias de las subvenciones reguladas por la presente Resolución deberán cumplir los siguientes requisitos:

a) Pertsona fisiko edo juridikoa izatea, bere lanbide edo xedeen artean argitalpen- itzulpen lanak dituena.

a) Ser persona física o jurídica, que se dedica profesionalmente o tiene entre sus fines, labores de traducción y edición.

b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren baitan jarduerarekin zerikusi zuzena duen epigrafean.

b) Estar dado de alta en el Impuesto sobre Actividades Económicas, en el epígrafe correspondiente a la actividad que se vaya a realizar, antes de que finalice el plazo de presentación de solicitudes.

2.– Laguntzaren eskaera egin duena itzultzailea edo editorea den kasuan, derrigorrezkoa izango da liburua argitara emango duen argitaletxearekin bi aldeek izenpetutako kontratua aurkeztea. Eskatzailea argitaletxea den kasuan, itzultzaileak eta argitaletxeak izenpetutako kontratua aurkeztu beharko da.

2.– Si el solicitante es el traductor o la traductora o el editor o la editora, será imprescindible presentar el contrato firmado con la editorial. Si el solicitante es la editorial, será imprescindible presentar el contrato firmado con el traductor o la traductora.

3.– Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, «ondasunen erkidego» izaerakoen eta dagokion sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.

3.– No se admitirán las solicitudes de entidades privadas de capital mayoritariamente público, fundaciones y aquéllas con carácter de «comunidad de bienes», ni tampoco aquellas asociaciones que no guarden relación directa con la actividad del sector correspondiente.

4.– Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekua dutenek eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.

4.– No podrán concurrir a las subvenciones objeto de la presente convocatoria aquellas personas físicas o jurídicas sancionadas administrativa o penalmente con la imposibilidad de acceso a ayudas públicas o aquéllas que se encuentren afectadas por prohibición legal que las inhabilite para ello, incluidas las sancionadas con esta prohibición por incurrir en discriminación por razón de sexo contraviniendo la disposición final sexta de la Ley 4/2005, de 18 de febrero.

5.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek entitate onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote, eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru-laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

5.– Tener terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma Vasca y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación, lo que condicionará la concesión y el pago de las subvenciones y ayudas.

5. artikulua.– Diru-laguntzak kudeatuko dituen organoa.

Artículo 5.– Órgano de gestión de las ayudas.

EEIri dagokio deialdi honen bidez emango diren diru-laguntzak kudeatzea.

Corresponde al IVE la gestión de las subvenciones que se concederán por medio de la presente convocatoria.

EEIk proiektuen garapenari jarraipena egingo dio, eta onuraduna behartuta egongo da horretarako eskatutako ikuskapen- edo informazio-eskaerari erantzutera.

El IVE realizará el seguimiento del desarrollo de los proyectos, y la persona beneficiaria estará obligada a responder a los requerimientos de inspección o de información que se le formulen a tal fin.

6. artikulua.– Eskaerak aurkeztea eta epeak.

Artículo 6.– Presentación de solicitudes y plazos.

1.– Proiektuko eskaera bana aurkeztuko da. Eskaera egiteko, eranskinez gain, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da:

1.– Se presentará una solicitud por proyecto, y además de la documentación indicada en los anexos, se deberán presentar los siguientes:

a) Itzuli nahi den liburu edo testua Word formatuko euskarri informatikoan.

a) El libro o texto a traducir en soporte informático (formato Word).

b) Itzulitako lagina: 25.000 karakterekoa (zuriunerik gabe zenbatuta), euskarri informatikoan.

b) Muestra de traducción: 25.000 caracteres (calculados sin espacios), en soporte informático.

c) Itzultzailearen curriculuma eta argitaletxearen azken katalogoa.

c) Currículum del traductor o la traductora y último catálogo de la editorial.

d) Liburua itzultzeko eta argitaratzeko egile-eskubideen baimena edo ziurtagiria.

d) Autorización o certificado de los derechos de autor para la traducción y publicación de la obra.

e) Itzulpena egiteko kontratua, bi aldeek sinatuta. Kontratuak ordainduko den zenbatekoa adierazi beharko du.

e) Contrato para la traducción, firmado por ambas partes. El contrato deberá incluir la cuantía a pagar.

f) Jatorrizko lana gaztelaniazkoa bada, egilearen errolda-agiria edo jaiotza-ziurtagiria.

f) Si la obra original es en castellano, certificado de empadronamiento o de nacimiento del autor.

Eranskinak EEIren webgunean izango dira eskuragai, word formatuan, eskatzaileak ordenagailuz bete ahal izateko.

Los anexos estarán disponibles en la página web del IVE, en formato word, para que el solicitante pueda cumplimentarlos por ordenador.

2.– Ebazpen honen babesean aurkezten diren eskabideak ondorengo helbidean aurkeztu beharko dira: Etxepare Euskal Institutua. Prim kalea 7. 20006 Donostia. Eskabideak aurkezteko ordutegia ondokoa da, goizeko 08:30etatik eguerdiko 14:00ak arte. Hortik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean bulegoetan aurkez daitezke, 30/1992 Legeak (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) ezarritako beste edozein bide erabiltzearen kalterik gabe. Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

2.– La solicitud de ayudas que se concederán en base a esta resolución deberá presentarse en la siguiente dirección: Instituto Vasco Etxepare. Calle Prim, 7 – 20006 San Sebastián. El horario para presentación de solicitudes es el siguiente: de 08:30 de la mañana a 14:00 del mediodía. Asimismo, las solicitudes podrán presentarse en las oficinas Zuzenean del Gobierno Vasco o por cualquiera de los medios previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común. Si un solicitante presenta más de una solicitud, será suficiente con que presente una única vez la documentación administrativa.

3.– Eskabideak aurkezteko epea: epea bi hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

3.– Plazo de presentación de solicitudes: el plazo será de dos meses, contados a partir del día siguiente a la publicación en el BOPV de la presente Resolución.

4.– Diruz lagundutako proiektuaren iraupena. Lana 2016ko abenduaren 15a baino lehen argitaratu beharko da.

4.– Duración del proyecto subvencionado. La obra deberá estar publicada antes del 15 de diciembre de 2016.

7. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.

Artículo 7.– Subsanación de defectos de la solicitud.

Ikusten bada eskabidea onartzeko eskatzen diren dokumenturen bat falta dela edo forma-akatsak daudela, edo balorazioa egiteko aurkeztu diren dokumentuetan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko. Era berean, ohartarazi egingo zaio ezen, epe hori igaro eta zuzenketarik egin ez bada, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, aurrez jakinaraziko zaion ebazpen baten bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.

Si se constata que las solicitudes no van acompañadas de la documentación exigida para su admisión o se aprecian defectos de forma, o que hay defectos en los documentos presentados para su valoración, se concederá a la persona interesada un plazo de diez días hábiles para que subsane la falta o presente los documentos preceptivos. Asimismo, se le indicará que, de no hacerlo así, se le tendrá por desistida en su solicitud, previa comunicación de resolución, o que se le declarará decaído en el derecho a la realización de la tramitación correspondiente.

8. artikulua.– Balorazio-batzordea.

Artículo 8.– Comisión de Valoración.

1.– Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko balorazio-batzordea osatuko da. Batzordea honela osatuko da:

1.– Se constituirá una comisión de valoración para analizar y evaluar las solicitudes. La comisión tendrá la siguiente composición:

a) Lehendakaria: EEIko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona.

a) Presidenta: la Directora del IVE o persona en quien delegue.

b) EEIko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria edo eskuordetzen duen pertsona.

b) La Directora de Promoción y Difusión del Euskera del IVE o persona en quien delegue.

c) Bokalak 3-5 kide, EEIko zuzendariak izendatuko ditu, aditu diren gizon-emakume eta administrazioko teknikarien artetik.

c) Vocales: entre 3 y 5 vocales nombrados por la directora de IVE, entre expertos o expertas de cada modalidad y técnicos de la administración.

d) Idazkaria: Batzordearen idazkari-lanak EEIko teknikari batek egingo ditu, zuzendariak izendatua izango da, eta bileretan hitzez bai, baina botorik gabe jardungo du.

d) Secretario o secretaria: actuará como secretario o secretaria de la comisión un técnico o técnica del IVE, designado por la directora, con voz y sin voto.

2.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzerakoan Gizonen eta Emakumeen arteko Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 artikuluan xedatutakoa beteko da.

2.– En el momento de nombrar los miembros de dichas comisiones se tendrá en cuenta lo establecido por el artículo 3.7 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko du eta Institutuaren web gunean argitaratuko da. Nolanahi ere, errespetatu egingo da azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan parte ez hartzeari eta errefusatzeari buruz ezarritakoa.

3.– La composición de la Comisión de Valoración la resolverá la Directora del IVE, y será publicada en la página web del Instituto. En todo caso, se respetará lo establecido en los artículos 28 y 29 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común, en torno a la abstención y la recusación.

9. artikulua.– Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena.

Artículo 9.– Criterios de evaluación de las solicitudes y propuesta de resolución.

1.– Balorazio Batzordearen zeregina izango da aurkeztutako eskaerak ebaluatu eta ebazpen-proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

1.– Será labor de la comisión de valoración evaluar las solicitudes presentadas y realizar la propuesta de resolución a la Directora del Instituto Vasco Etxepare.

2.– Aurkeztutako proiektuak aztertu eta baloratzeko irizpide-ardatzak honako hauek izango dira:

2.– Los criterios principales para el análisis y valoración de los proyectos presentados serán los siguientes:

a) Jatorrizko itzulgaiaren literatura-arloko interesa: puntuazioaren % 30 arte.

a) Interés literario de la obra original a traducir: hasta 30% de la puntuación.

b) Itzulpen-laginaren kalitatea: % 25 arte.

b) Calidad de la muestra de traducción: hasta 25%.

c) Itzultzailearen ibilbide profesionala: % 15 arte.

c) Trayectoria profesional del traductor o de la traductora: hasta 15%.

d) Liburua argitaratuko duen argitaletxearen ibilbide profesionala, katalogoa eta nazioartean lan egiteko irizpideak, plana, proiektua...: % 20 arte. Bereziki hartuko dira kontuan aurreko deialdietan diruz lagundutako lanak zabaltzeko egindako ekintzak.

d) Trayectoria profesional, catálogo y criterios, planes, proyectos etc. para el ámbito internacional de la editorial que publicará la traducción: hasta 20%.

e) Kontratuan proposatzen diren argitalpenaren ezaugarriak: argitara emango den ale-kopurua, tamaina, formatua eta bestelakoak: % 5 arte.

e) Características de la publicación que se propone en el contrato: tirada, tamaño, formato y similares: hasta 5%.

f) Itzulpena jatorrizko lanetik abiatuta egindakoa izatea, hala badagokio: % 5.

f) Realizar la traducción a partir de la obra original, en su caso: 5%.

3.– Diru-laguntza jasotzeko ezinbestekoa izango da % 50eko puntuazioa lortzea. Alabaina, ataletakoren batean puntuazioa zero bada, ezingo da diru-laguntzarik lortu, nahiz eta % 50 horretara iritsi. Gauza bera gertatuko da b) atalean aipatutako laginaren kasuan puntuazioa ez bada atalari dagokion puntuazioaren erdira iristen.

3.– Para obtener la subvención será necesario que la puntuación obtenida sea del 50%. No obstante, si la puntuación es cero en alguno de los apartados, no se podrá obtener subvención alguna, aunque se haya alcanzado la puntuación del 50%. Se actuará del mismo modo si la puntuación de la muestra señalada en el apartado b) no llega a la mitad de la puntuación de dicho apartado.

10. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 10.– Resolución.

1.– EEIko zuzendariari dagokio Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena aztertu eta ebazpena ematea.

1.– Corresponde a la Directora del IVE analizar las propuestas de resolución de la Comisión de Valoración y dictar la resolución correspondiente.

2.– Ebazpena Etxepare Euskal Institutuaren web-orrian argitaratuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5.b) artikuluak xedatutakoarekin bat.

2.– La resolución se publicará en la página web del IVE, de conformidad al artículo 59.5.b) de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y Procedimiento Administrativo Común.

3.– Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean argitaratuko da ebazpena. Epe hori argitaratu gabe igarotzen bada, eskaerak ez direla onartu ulertuko da, 30/1992 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3.– Las resoluciones se publicarán en el plazo máximo de cuatro meses, contados a partir de la finalización del plazo de presentación de solicitudes. Si transcurrido dicho plazo no se publica, las solicitudes se entenderán desestimadas, conforme a lo previsto en el artículo 44 de la Ley 30/1992.

11. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 11.– Obligaciones de los beneficiarios.

1.– Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzaren ebazpena argitaratu eta ondorengo hamabost eguneko epean. Onuradunak berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.

1.– Aceptar la subvención concedida. Si, en el plazo de quince días contados a partir de la publicación de concesión de la subvención, la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que la ha aceptado.

2.– Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea eta diruz lagundutako itzulpena 2016ko abenduaren 15a baino lehen argitaratuko dela bermatzea.

2.– Destinar la subvención a la finalidad concreta para la que se solicitó y garantizar que la traducción subvencionada se publicará antes del 15 de diciembre de 2016.

3.– Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako diru-laguntzei buruzko informazioa ematea, hala eskatuz gero.

3.– Proporcionar información sobre las subvenciones recibidas al amparo de la presente convocatoria a la Oficina de Control Económico del Departamento de Hacienda y Finanzas, así como al Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, si así se lo solicitaran.

4.– Itzulpen lana argitara ematen den euskarrian eta zabalkundea edo aurkezpena egiterakoan EEIren logoa jartzea (EEIren webgunean egongo dena eskuragai) eta bi kasuetan zehatz adieraztea itzulpenerako diru-laguntza jaso duela, honako esaldiaren bidez: Liburu honen itzulpenak Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza izan du. La traducción de este libro ha sido subvencionada por el Instituto Vasco Etxepare, edo dagokion hizkuntzako itzulpena.

4.– Utilizar el logo del IVE (que estará a disposición de los solicitantes en la página web) tanto en el soporte utilizado para publicar el trabajo de traducción como a la hora de realizar la presentación y promoción, y mencionar de manera clara que se ha recibido subvención para la traducción en ambos casos. Para ello se utilizará la siguiente frase: Liburu honen itzulpenak Etxepare Euskal Institutuaren diru-laguntza izan du. La traducción de este libro ha sido subvencionada por el Instituto Vasco Etxepare, o la traducción correspondiente.

5.– Diruz lagundutako proiektuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz ematea EEIri. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 15 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ez bada, aldaketa onartutzat joko da.

5.– Si se produjera alguna modificación en el proyecto subvencionado, hacérselo saber por escrito al IVE. A partir de la recepción de esta comunicación, el IVE dispondrá de un plazo de 15 días hábiles para responder. Si no emitiera respuesta, la modificación se entenderá admitida.

6.– Onuradunak diruz lagundutako proiektuarekin lotutako irudi eta materiala erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.

6.– La persona beneficiaria deberá garantizar al IVE la autorización para la utilización del material e imágenes relacionados con el proyecto subvencionado, para que difunda la información en varios soportes.

12. artikulua.– Ordainketa eta justifikazioa.

Artículo 12.– Pago y justificación.

1.– Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da prozedura honi jarraituz:

1.– Las subvenciones concedidas en base a la presente Resolución se harán efectivas en dos pagos, según el siguiente procedimiento:

% 75 onartutzat ematen denetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

75% en el plazo máximo de un mes desde que se dé por aceptada la resolución de adjudicación.

% 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

25% en el plazo máximo de seis meses, tras la finalización y justificación de la actividad.

2.– Justifikazioa. Bi hilabeteko epea izango da justifikazioa egiteko, argitalpena kaleratzen denetik hasita. 2015eko abenduan kaleratutakoen kasuan, hilabetekoa izango da epe hori.

2.– Justificación. Se dispondrá de un plazo de dos meses para la justificación, a partir de la publicación de la obra. En el caso de las obras publicadas en diciembre de 2015, dicho plazo será de un mes.

3.– Justifikazioa egiteko honakoak aurkeztu beharko dira:

3.– Para la justificación se presentarán los siguientes:

a) Itzulitako lanaren argitalpenaren 3 ale, paperean bada, kopia bat euskarri informatikoan edo edizio digitalerako sarbidea.

a) 3 ejemplares de la publicación del trabajo traducido, si está impreso, una copia en soporte digital o el acceso a la edición digital.

b) Itzultzailearen lana ordaindu dela egiaztatzen duen bankuko ordainagiria, eskatzailea argitaletxea edo editorea bada.

b) Extracto bancario que justifique el pago al traductor o la traductora, en caso de que el solicitante sea la editorial o el editor.

c) Eskabidea aurkeztu ondoren helburu berbererako jasotako bestelako diru-laguntzen zerrenda. EEIk emandakoaz gain beste diru-laguntzarik jaso ez bada, hori horrela dela adierazten duen zinpeko aitorpena aurkeztuko du onuradunak.

c) Listado de las demás subvenciones recibidas para el mismo fin tras la presentación de la solicitud. Si no se hubiera recibido ninguna otra subvención además de la concedida por el IVE, deberá presentar una declaración jurada en ese sentido.

4.– Diru-laguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean.

4.– Si la justificación de la subvención no se realiza en la forma debida o por cualquier motivo procede la disminución o la retirada del importe de la ayuda, la Directora del IVE dictará resolución individual de liquidación, en el plazo de dos meses a partir de la finalización del plazo de presentación de comprobantes.

13. artikulua.– Ez-betetzeak.

Artículo 13.– Incumplimientos.

1.– Ebazpen honetan edo izaera orokorragoko aginduetan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

1.– No cumplir con las obligaciones establecidas en la presente Resolución o en preceptos de carácter más general.

2.– Emandako diru-laguntza guztia edo zati bat ebazpen honetan aurreikusitako jarduera ez den besteren batean erabiltzea.

2.– Destinar la totalidad o una parte de la subvención concedida a una actividad distinta de la prevista en la presente Resolución.

3.– Hala badagokio, diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua ez itzultzea, horretarako emandako epean.

3.– En su caso, no devolver la cantidad determinada en la resolución de liquidación de la subvención en el plazo establecido al efecto.

4.– Halakorik gertatu dela egiaztatzen bada, ez betetzea gertatu dela ulertuko da eta, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, pertsona edo entitate onuradunak itzuli egin beharko dizkio EEIri jasotako diru-kopuruak eta horiei legez dagozkien interesak.

4.– En el supuesto de que se compruebe que se ha producido lo anteriormente expuesto, se entenderá que se ha producido incumplimiento, debiendo la persona o entidad beneficiaria reintegrar al IVE las cantidades recibidas más los intereses que correspondan legalmente, de acuerdo con lo previsto en el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.

Primera.– Considerando el importe total de las subvenciones solicitadas, podrá incrementarse el importe total establecido en el artículo 2, siempre que tras haberse resuelto otras convocatorias de subvenciones del IVE no se hayan agotado las existencias presupuestarias. Dicha modificación se realizará con carácter previo a la resolución sobre las solicitudes. En tal caso, la mencionada modificación se comunicará mediante resolución de la Directora del IVE que se publicará en el BOPV.

Bigarrena.– Ebazpen honetan araututako diru-laguntzak Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 Erregelamenduan (EBAO, L 352 zenb. 2013-12-24) adierazitakoaren arabera arautuko dira – erregelamendu hori Europako Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da –. Diru-laguntza hauek minimis izaera dute; hau da, pertsona juridiko nahiz fisiko batek jasoko duen diru-laguntza osoa ez da 200.000 euro baino gehiagokoa izango, hiru ekitaldi fiskaletan zehar. Diru-kopuru hori baino gutxiagoko diru-laguntzek ez dituzte ez merkataritza eraldatzen ezta lehia baldintzak desitxuratzen ere; hori dela eta, ez dira Europako Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan sartzen.

Segunda.– Las ayudas o subvenciones contempladas en la presente resolución estarán sujetas al Reglamento (CE) n.º 1407/2013, de la Comisión, de 18 de diciembre de 2013, relativo a la aplicación de los artículos 107 y 108 del Tratado a las ayudas de minimis (DOUE, L n.º 352, de 24-12-2013). Estas ayudas son calificadas de minimis, puesto que ninguna ayuda total concedida a una persona jurídica o física determinada superará los 200.000 euros, durante cualquier periodo de tres ejercicios fiscales. Se considera que por debajo de este límite las ayudas no afectan al comercio y/o no falsean la competencia y por consiguiente no entran dentro del ámbito de aplicación del 107.1 del Tratado de Funcionamiento de la Unión Europea.

Diru-laguntzaren onuradunak dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri eman beharko du atxikitako eranskina beteaz, beti ere jasotako diru-laguntzek Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga gainditzen ez dutela egiaztatzeko asmoz.

El solicitante de la ayuda deberá declarar (anexo adjunto) sobre otras ayudas de minimis recibidas en el ejercicio fiscal correspondiente y durante los dos ejercicios fiscales anteriores, con objeto de probar que la nueva ayuda de minimis no supera el límite máximo establecido en el Reglamento.

Hirugarrena.– Deialdi honen harira jakinarazitako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko dira eta deialdian parte hartzeak esan nahi du eskatzailea horren jakitun dela, Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategi eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen ondorioetarako. Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako, eta EIEk soilik erabiliko ditu, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko. Aipatutako Lege horietan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatzeko edo ez direla jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo beharko da: Etxepare Euskal Institutua, Prim kalea 7, 20006 Donostia.

Tercera.– En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, y según la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública, de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, el Instituto Vasco Etxepare le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado. El Fichero no será objeto de cesión a terceros y su uso se circunscribe a la gestión de las ayudas promovidas por el Instituto Vasco Etxepare. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante el Instituto Vasco Etxepare: calle Prim, 7 – 20006 San Sebastián.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Administrazio-bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesatuek EEIko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion aretoan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Primera.– Contra la presente Resolución, que agota la vía administrativa, podrá interponerse recurso potestativo de reposición ante la Directora del IVE en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a su publicación, o bien recurso contencioso-administrativo ante la sala correspondiente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco, en el plazo de dos meses, a contar desde el día siguiente a su publicación.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Segunda.– La presente Resolución surtirá efectos al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Donostia, 2015eko martxoaren 26a.

San Sebastián, a 26 de marzo de 2015.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

La Directora del Instituto Vasco Etxepare,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común