Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

90. zk., 2015eko maiatzaren 18a, astelehena

N.º 90, lunes 18 de mayo de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ARARTEKOA
ARARTEKO
2148
2148

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 12koa, jarduneko Arartekoarena, 2015-2016 aldirako ikerketa aplikatuko beka bat emateko deialdia onartzen duena.

RESOLUCIÓN de 12 de mayo de 2015, de la Ararteko en funciones, por la que se aprueba la convocatoria de una beca de investigación aplicada para el período 2015-2016.

Ararteko erakundeak hainbat beka iragarri ditu urte batzuetan, giza eskubideen alorrean ikerketak burutzeko. Horrela, bere eginkizuna betez, giza eskubideen arloko diziplinarteko ikerlana bultzatu nahi izan du gure autonomia erkidegoan.

La institución del Ararteko ha venido convocando durante varios años una serie de becas para la investigación en el área de los derechos humanos. Con ello ha pretendido, de acuerdo con las funciones que le corresponden, impulsar la labor de investigación interdisciplinar en el campo de los derechos humanos en el ámbito territorial de esta comunidad autónoma.

Deialdi honen bidez, sakon aztertu nahi da eskubideren baten aplikazioa edo gizarte-talde ahulenetako baten egoera gure autonomia erkidegoan, honako oinarrien arabera:

La presente convocatoria va dirigida a analizar a fondo la aplicación de alguno de los derechos o la situación de alguno de los colectivos sociales especialmente vulnerables en el ámbito de nuestra comunidad, de acuerdo con las siguientes

OINARRIAK
BASES

I. Deialdiaren xedea.

I. Objeto de la convocatoria.

Deialdi honen xedea ikerlanerako beka bat ematea da, gure erkidegoan, gizarte-talde ahulenetako bati dagokionez, giza eskubideak nola edo zenbateraino aplikatzen diren ikertzeko.

La presente convocatoria tiene por objeto proceder a la provisión de una beca para la realización de un trabajo de investigación sobre la aplicación de los derechos humanos en nuestra Comunidad, en relación con alguno de los colectivos sociales especialmente vulnerables.

II. Bekaren edukia.

II. Contenido de la beca.

1.– Beka honek Ararteko erakundearen laguntzarekin ikerketa burutzeko aukera emango dio bekadunari –pertsona bakarra zein taldea izan–. Erakundeak, bere dokumentazio zerbitzuaren bitartez, materialak eta informazioa eskuratzeko bidea erraztuko dio, Estatuko edo autonomietako beste erakunde batzuekin informazio-trukeak bideratuz.

1.– La beca conferirá a la persona o grupo de personas adjudicatarias la posibilidad de investigar en colaboración con la institución del Ararteko. Ésta facilitará el acceso a materiales e información a través de su servicio de documentación, posibilitando el intercambio con otros organismos de ámbito autonómico o estatal.

2.– Beka honen helburua ikerlanak egitea da, EAEn talde jakin batzuk, eskubide bat edo eskubide multzo bat zein egoeratan dauden sakonki aztertu eta ezagutarazteko.

2.– La beca tendrá como objetivo la realización de trabajos que permitan analizar a fondo y dar a conocer la situación de determinados colectivos o de determinados derechos o conjuntos de derechos en el ámbito concreto de la CAPV.

III. Pertsona edo talde eskatzaileek bete beharrekoak.

III. Requisitos de las personas o grupos solicitantes.

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren herritar guztiek izango dute beka hau jasotzeko aukera.

Podrán optar a estas becas todas las personas que residan en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

IV. Eskabideak noiz eta nola egin.

IV. Formalización de solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko, erabaki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 30 egun naturaleko epea izango da.

1.– El plazo de presentación de solicitudes será de 30 días naturales a contar desde el día siguiente a la publicación de la presente resolución en el BOPV.

2.– Erabaki honen eranskinean aipatzen diren datuak adierazi beharko dira eskabidean, honako agiriokin batera.

2.– Las solicitudes deberán recoger los datos que figuran en el anexo de la presente Resolución e irán acompañadas de los siguientes documentos.

a) Egin nahi den lanaren txostena edo proposamena.

a) Memoria o propuesta del trabajo a realizar.

b) Unibertsitateko titulu eta espediente akademikoak.

b) Títulos y expedientes académicos universitarios.

c) Curriculum vitae-a. Hor adieraziko da norberak zer-nolako eskarmentua duen lanean eta borondatezko lanetan (halakorik izango balu(, zein hizkuntza dakizkien, nolako eskarmentua eta prestakuntza dituen, eta baita ere, bekaren mamiari begira, interesgarritzat jotzen dituen bestelako merezimenduak.

c) Currículum vitae en el que se hará constar la experiencia profesional o en el campo del voluntariado si la hubiere, el conocimiento de idiomas, la experiencia y formación y otros méritos que se consideren de interés para el objeto de la beca.

Eskabidea pertsona talde batek aurkezten badu, taldearen datuak ere adierazi beharko dira: aurrez egindako lanak, taldekideen prestakuntza, eskarmentua eta lanbide-esperientzia, batez ere lana koordinatzeaz arduratuko den pertsonarenak.

En el caso de que la solicitud sea presentada por varias personas, estos datos se harán extensivos al grupo (trabajos previos...) y a la formación, experiencia y posibilidades de trabajo de sus componentes, especialmente de aquella persona que asuma la responsabilidad de la coordinación interna del trabajo.

d) Curriculum vitae-n adierazitako merezimenduen egiaztagiriak.

d) Documentos acreditativos de los méritos que se alegan en el currículum vitae.

e) Eskatzailea pertsona bakarra bada, lan hori egitea eragotziko dion bateraezintasun arrazoirik ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena; eta lan bera egiteagatik beste diru-laguntzarik jasoko ez duela ziurtatzen duen agiria, eskatzailea norbanakoa nahiz taldea izan.

e) Declaración jurada de no estar inmerso en ninguna causa de incompatibilidad, en el caso de las solicitudes de carácter personal, y declaración de no recibir otra ayuda económica por la realización del mismo trabajo, tanto en el caso de solicitudes individuales como de grupo.

f) Txosten labur bat, deialdiaren aztergaiarekin zerikusia duten aurretiko lan eta esperientziak azaltzen dituena, eta hasierako lan-proposamena.

f) Memoria resumen en la que se expongan los trabajos y experiencias previas realizadas en relación con el objeto de la convocatoria, así como una primera propuesta de trabajo.

3.– Eskabideak Ararteko erakundearen egoitzara bidali beharko dira (Prado kalea 9. 01005 Vitoria-Gasteiz), edo bere bulegoetakoren batera (San Bizente 8, Albia eraikina, 11. solairua, 7. bulegoa. 48001 Bilbao; eta Askatasunaren hiribidea 26, 4. solairua. 20004 Donostia).

3.– Las solicitudes deberán ser dirigidas a la sede de la institución del Ararteko (Calle Prado n.º 9. 01005 Vitoria-Gasteiz), o bien a cualquiera de sus oficinas (San Vicente 8, Edificio Albia, planta 11, of. 7. 48001 Bilbao; y Avenida de la Libertad n.º 26, 4.º, 20004 San Sebastián).

V. Hautagaien aukeraketa.

V. Selección de candidaturas.

1.– Aukeraketa Batzordeko partaideak honako hauek izango dira.

1.– La Comisión de Selección estará compuesta por.

Lehendakaria: Arartekoa edo hark ordezko izendatzen duena.

Presidente: Ararteko o persona en quien delegue.

Mahaikideak:

Vocales:

– Arartekoko Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria.

– La Directora de Relaciones Sociales, Estudios y Modernización del Ararteko.

– Euskal Herriko Unibertsitateko bi ordezkari.

– Dos representantes de la Universidad del País Vasco.

– Ararteko erakundeko idazkari nagusia edo hark ordezko izendatzen duena. Idazkari-lanak egingo ditu.

– El secretario general de la institución del Ararteko o persona en quien delegue, que hará las funciones de secretario.

Aholkulari gisa parte hartu ahal izango du, hitzarekin baina botorik gabe, aurkezten diren proiektuetako batean edo batzuetan aditua den Arartekoko pertsonaren batek, Arartekoak izendatuta.

Podrá incorporarse en calidad de asesor o asesora, con voz y sin voto, aquella persona del Ararteko experta en alguno o algunos de los proyectos que se presenten, designada por el Ararteko.

2.– Aukeraketa Batzordeak gehiengoz hartu beharko du edozein erabaki.

2.– Cualquier acuerdo que tome la Comisión de Selección deberá ser adoptado por mayoría.

3.– Arartekoko Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendariak sailkatuko ditu eskabideak, eta lehen balorazioa egingo du, aurkeztutako agirien arabera. Balorazioa egiterakoan, batez ere kontuan hartuko da eskatzaileek giza eskubideen alorrean duten ezaguera eta prestakuntza, eta giza eskubideei buruzko ikerlanak egiten duten eskarmentua, mamia zehazteko eta adierazteko gaitasuna, bekaren gaia aztertzeko duten denbora, eta beren lehen lan-proposamena interesgarria den eta zein ikuspegitatik aztertzeko asmoa duten.

3.– Las solicitudes serán clasificadas por la Directora de Relaciones Sociales, Estudios y Modernización del Ararteko, realizando una primera valoración en función de la documentación presentada. La valoración considerará especialmente el conocimiento, formación y experiencia de las personas solicitantes en la realización de trabajos de investigación relacionados con los derechos humanos, así como su capacidad de concreción y de expresión, sus posibilidades de dedicación al trabajo objeto de la beca, y el interés y enfoque de su primera propuesta de trabajo.

4.– Lehen aukeraketan hartutako hautagaiak elkarrizketa batera deituko dituzte. Han azaldu eta defendatu ahal izango dute beren proposamena. Sei eskabide baino gehiago jasotzen badira, Aukeraketa Batzordeak lehenbiziko sei hautagaiak bakarrik elkarrizketatu ahal izango ditu, aurkezturiko agirien arabera haiek baloratu ondoren.

4.– Los candidatos preseleccionados serán convocados a una entrevista en la que podrán exponer y defender su propuesta. En el caso de que las solicitudes recibidas sean más de seis, la Comisión de Selección podrá entrevistar exclusivamente a los seis primeros candidatos, valorados de acuerdo con la documentación presentada.

5.– Eskatzaileak (pertsona bakarrak edo lanaren koordinatzaileak, eskabidea talde batek eginez gero) Aukeraketa Batzordearekin izango duen elkarrizketan, aurkezturiko lan-proposamena azaldu eta defendatu beharko du. Batzordeak galderak egin ahal izango dizkio, bai azaldutakoaz, bai beste gai batzuez ere: hala nola bekaren aztergaiaz, eskatzailearen edo eskatzaileen lanbide-profilaz eta lan egiteko aukerez.

5.– En la entrevista con la Comisión de Selección la persona solicitante (la persona o personas que asumen la coordinación del trabajo, en el caso de solicitud de un grupo) deberá hacer una exposición y defensa de la memoria o propuesta presentada y la Comisión podrá formular preguntas sobre lo expuesto, o sobre otros aspectos relacionados con el objeto de la beca y con el perfil profesional y las posibilidades de trabajo de la persona o personas implicadas.

6.– Aukeraketa Batzordeak, egindako balorazioaren arabera, beka esleitzeko proposamena egingo du. Bertan agertuko dira beka jasotzeko lehen tokian eta bigarrenean proposaturiko pertsonaren edo taldekideen izen-abizenak, bai lau ordezkorenak ere; azken horiek, sailkapenean lortu duten tokiaren arabera, lehentasuna izango dute uko-egiteengatik edo bestelako gorabeherengatik gerta daitezkeen postu hutsak betetzeko. Azkenik, Arartekoak ebatziko du deialdia, esleipen-proposamen horren babesean.

6.– La Comisión de Selección, en función de la valoración efectuada, elevará una propuesta de adjudicación en la que conste la persona o grupo de personas seleccionadas en primer y segundo lugar, así como cuatro suplentes que, según el orden de clasificación, tendrán preferencia para cubrir posibles renuncias u otros incidentes. Finalmente, el Ararteko resolverá la convocatoria al amparo de esta propuesta de adjudicación.

7.– Baldin eta, Aukeraketa Batzordearen ustez, aurkeztu diren proiektuek kalitate nahikorik ez badute, beka hori ez esleitzea proposa dezake.

7.– Si la Comisión de Selección considerase que los proyectos presentados no reúnen la calidad suficiente, podrá proponer que se declare desierta la adjudicación de la beca.

8.– Aukeraketa Batzordea gai izango da oinarri hauek interpretatzeko eta hautagaien aukeraketa-prozesuan azal daitezkeen zalantzak argitzeko.

8.– La Comisión de Selección será competente para interpretar estas bases y resolver cuantas dudas se presenten a lo largo del proceso de selección de los aspirantes.

VI. Beka hartzen duen pertsonaren edo taldearen betebeharrak.

VI. Obligaciones de la persona o grupo de personas beneficiarias de la beca.

Beka hartzen duen pertsonak edo taldeak baldintza hauek bete beharko ditu:

La aceptación de la beca por parte de la persona o grupo de personas beneficiarias implica el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

a) Deialdi honen helburuarekin bat datorren azterlana edo ikerlana egin beharko du, euskaraz edota gaztelaniaz. Azterlanaren mamia eta ikuspegia bi aldeek ados jarrita erabakiko dute.

a) Elaborar, en euskara y/o en castellano, un estudio o trabajo de investigación que responda adecuadamente al objeto de la presente convocatoria y cuyo tema y enfoque será fijado por acuerdo entre las partes.

b) Gutxienez hiru hilabetean behin, egindako lanaren eta lortutako emaitzen berri eman beharko dio Ararteko erakundeari, oniritzia edo onespena jasotzeko.

b) Informar, al menos trimestralmente, a la institución del Ararteko sobre la labor realizada y los resultados obtenidos, los cuales deberán recibir su conformidad o visto bueno.

c) Deialdi honetan ezarritako baldintza guztiak onartu beharko ditu.

c) Aceptar la totalidad de las normas fijadas en esta convocatoria.

VII. Bekaren ezaugarriak.

VII. Carácter de la beca.

1.– Bekak hamar hilabete iraungo du, nori eman erabakitzen den egunetik kontatzen hasita.

1.– La beca tendrá una duración de diez meses a contar desde el momento de resolución de la convocatoria.

2.– Beka 22.000 eurokoa izango da eta hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, beka nori eman erabaki bezain laster; bigarrena, VI.b) atalean aipatu dugun hiruhileroko lehen informazioa ontzat ematean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan.

2.– La beca estará dotada con una cantidad global de 22.000 euros, que se hará efectiva en tres partes: una primera, inmediatamente después de su aprobación; una segunda, una vez valorada positivamente la primera información trimestral a la que se hace referencia en el apartado VI.b); y la tercera, una vez recibido y valorado el trabajo objeto de la beca.

3.– Beka hartzeak eta horri onura ateratzeak ez du kontratupeko edo estatutupeko loturarik sortuko Ararteko erakundearekin.

3.– La concesión y disfrute de la beca no establece relación contractual o estatutaria alguna con la institución del Ararteko.

4.– Beka hartzen bada, ezin da lan bera egiteagatik beste erakunderen baten laguntzarik jaso.

4.– El disfrute de la beca es incompatible con cualquier otra ayuda institucional que se reciba por la realización de idéntico trabajo.

5.– Beka hartu duen pertsonak edo taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak.

5.– La renuncia de la persona o grupo de personas a quienes se haya concedido la beca dará lugar a la pérdida de todos los derechos que se prevén en estas bases.

VIII. Beka kentzeko arrazoiak.

VIII. Motivos de suspensión de la beca.

1.– VII.2) atalean aipatu diren kopuruak emateari utziko zaio egoera hauetakoren bat gertatzen bada:

1.– Se suspenderá la entrega de las cantidades señaladas en el apartado VII.2) cuando concurra alguna de las siguientes circunstancias:

a) Bekadunak edo bekadunek VI. atalean aipatu diren betebeharretakoren bat betetzen ez badute.

a) Que la persona o personas adjudicatarias incumplan alguna de las obligaciones señaladas en el apartado VI.

b) VI.b) atalaren arabera bekadunak edo bekadunek aurkeztu beharreko informazioak erakundearen oniritzia jasotzen ez badu.

b) Que la información presentada la persona o personas adjudicatarias conforme al apartado VI.b) no reciba el visto bueno de la institución.

c) Beka-lana egiten ari den bitartean, bekadunak edo bekadunek on ustez bateraezintasun-baldintza urratzen badute, non eta erakundeak ez duen besterik erabakitzen, kasuan kasuko egoerak aintzat hartuz.

c) Que la persona o personas adjudicatarias de buena fe incurran durante el desarrollo de su beca en causa de incompatibilidad, salvo decisión en sentido contrario de la institución en atención a las circunstancias que en el caso concurran.

2.– Bekadunak edo bekadunek beka hau eskatu zaizkien baldintzak bete gabe lortu badute, oso-osorik itzuli beharko dute jasotako diru-kopurua. Gorabehera hori beka-lana egiten hasi osteko bi hilabeteetan antzematen bada, lehenengo ordezkoa izendatuko dute bekadun.

2.– Procederá el reintegro del total de las cantidades percibidas en el supuesto de que la persona o personas adjudicatarias hayan obtenido la beca sin reunir las condiciones requeridas para ello. Si dicha circunstancia se detecta durante los dos primeros meses de desarrollo de la beca, se procederá a designar como adjudicatario al primero de los aspirantes suplentes.

3.– Erakundeak lana ez dela ona edo bekari ez zaiola onurarik atera irizten badio, itzuli egin beharko da jasotako diru-kopuruaren zati bat edo kopuru osoa.

3.– Procederá el reintegro total o parcial de las cantidades percibidas cuando el estudio realizado o el aprovechamiento de la beca no resulte satisfactorio a juicio de la institución.

4.– Artikulu honetan ezarritakoaren arabera hartzen diren erabaki guztiak behar bezala arrazoituko dira eta interesdunei jakinaraziko zaizkie, eta betiere errespetatu egingo dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean xedatutako printzipioak.

4.– Todas las resoluciones que se adopten en virtud de lo establecido en el presente artículo serán debidamente motivadas y notificadas a las personas interesadas, respetándose en todo caso los principios previstos en la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

IX. Ikerlana ezagutaraztea.

IX. Difusión del trabajo de investigación.

1.– Beka honen ondorioz sortutako lana Ararteko erakundearena izango da. Erakundeak, egoki deritzonean, lan hori argitaratu eta zabaltzeko eskubidea bereganatuko du –lan osoa edo zati bat, bere bitartekoak erabiliz edo beste erakunde batzuekin hitzartuta–, eta beti lanaren egilea edo egileak aipatuko ditu. Lana argitaratu eta zabaltzeko, Ararteko erakundeak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak proposatu ahal izango dizkie egileei.

1.– El trabajo elaborado, fruto de esta beca, serán propiedad de la institución del Ararteko, que se reserva el derecho a reproducirlo, publicarlo y divulgarlo –ya sea en todo o en parte, por medios propios o mediante acuerdo con otras instituciones– cuando lo estime conveniente y citando siempre la autoría del trabajo. Para la publicación y difusión del trabajo, la institución del Ararteko podrá proponer a su autor o autores las modificaciones que considere necesarias.

Lan hori formatu digitalean argitaratuko da, Creative Commons erabilera partekatuko lizentzia publikoaren bitartez.

La publicación de dicho trabajo, que se realizará en formato digital, se realizará mediante licencia pública de uso compartido Creative Commons.

2.– Lana aurkeztu zenetik bi urte igaro ondoren Ararteko erakundeak argitaratu ez badu, egileek beren lanak eskura izango dituzte, egokien iruditzen zaien bidea erabiliz ezagutaraz ditzaten.

2.– En el caso de que el trabajo elaborado no haya sido publicado por la institución del Ararteko en el plazo de dos años a partir de su presentación, su autor o autores podrán disponer de ellos para su difusión por el medio que consideren más oportuno.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 12a.

En Vitoria-Gasteiz, a 12 de mayo de 2015.

Jarduneko Arartekoa,

La Ararteko en funciones,

JULIA HERNÁNDEZ VALLES.

JULIA HERNÁNDEZ VALLES.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común