Sede electrónica

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

124. zk., 2015eko uztailaren 3a, ostirala

N.º 124, viernes 3 de julio de 2015


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
DEPARTAMENTO DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA Y JUSTICIA
2959
2959

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 25ekoa, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariarena, Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektua jendaurrean jartzen duena.

RESOLUCIÓN de 25 de junio de 2015, del Director de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración, por la que se somete a información pública el proyecto de Ley de Transparencia, Participación Ciudadana y Buen Gobierno del Sector Público Vasco.

Herri Administrazio eta Justizia Sailak Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren lege-proiektu bat prestatu du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean araututakoaren arabera egiten ari dira horren izapideak.

El Departamento de Administración Pública y Justicia ha elaborado un proyecto de Ley de Transparencia, Participación Ciudadana y Buen Gobierno del Sector Público Vasco, que se está tramitando conforme se regula en la Ley 8/2003, de 22 de diciembre, del Procedimiento de Elaboración de Disposiciones de Carácter General.

Hartarako, lege-erregulazio hori betez, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak 2015eko ekainaren 10eko Agindua eman zuen, aurreproiektua prestatzeko prozedurari hasiera eman ziona, bai eta 2015eko ekainaren 25eko Agindua ere, testu artikulatua idatzitakoan proiektua aurretik onartzekoa.

Para ello, en cumplimiento de dicha regulación legal, el Consejero de Administración Pública y Justicia dictó la Orden de 10 de junio de 2015, que dio inicio al procedimiento de elaboración del anteproyecto, y la Orden de 25 de junio de 2015, de aprobación previa del proyecto una vez redactado el texto articulado.

Aipatutako 8/2003 Legearen 8.1 artikuluarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea bete beharko dute, eta, xedapenen izaerak hala aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira, aztergai dugun kasu honetan gertatzen den moduan.

De acuerdo con el artículo 8.1 de la citada Ley 8/2003, las disposiciones de carácter general que afecten a los derechos e intereses legítimos de los ciudadanos deberán ser objeto del trámite de audiencia y, cuando la naturaleza de las disposiciones lo aconseje, se someterán a información pública, como ocurre en el presente caso.

Hartarako, Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektuak jendaurrean jartzeko izapidea beteko du hamabost egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

A tal efecto, se somete el proyecto de Ley de Transparencia, Participación Ciudadana y Buen Gobierno del sector público al trámite de información pública, que será efectivo por un plazo de quince días hábiles contados a partir del día siguiente al de la publicación de esta resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Arauan ezarritako epe orokorra murriztu egin da Legebiltzarrak berak premiazko izaera eman diolako lege-aurreproiektu hau izapidetzeari; gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoari buruzko Lege-proiektuaren testua hartu da testu berriaren oinarritzat, eta, proiektu hori izapidetu zenean, 2014an bete zen proiektua jendaurrean jartzeko izapidea.

La reducción del plazo general establecido en la norma es debido al carácter urgente que el propio Parlamento ha impuesto a la tramitación de este anteproyecto de ley y a que el texto propuesto se ha realizado a partir del Proyecto de Ley de Administración Pública Vasca en cuya tramitación ya hubo periodo de información pública en el año 2014.

Azaldutakoagatik, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 18. artikuluaren b) epigrafean xedatutakoa betez, hau

Por lo expuesto, de conformidad con lo dispuesto en el epígrafe b) del artículo 18 del Decreto 188/2013, de 9 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Administración Pública y Justicia.

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Euskal Sektore Publikoaren Gardentasunaren, Herritarren Parte Hartzearen eta Gobernu Onaren Lege-proiektua jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epe batez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Primero.– Someter al trámite de información pública el proyecto de Ley de Transparencia, Participación Ciudadana y Buen Gobierno del Sector Público Vasco, por un plazo de 15 días hábiles a partir del día siguiente al de la publicación de esta Resolución en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, adierazitako Lege-proiektuaren edukia ikusgai egongo da Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean (euskadi.net).

Segundo.– A efectos de lo dispuesto en el apartado anterior, y para posibilitar la presentación de alegaciones por la ciudadanía, el contenido del anteproyecto de Ley indicado estará disponible en la Dirección Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración del Gobierno Vasco, sita en Vitoria-Gasteiz, c/ Donostia-San Sebastián, n.º 1, y en el Tablón de Anuncios de la sede electrónica del Gobierno Vasco, en euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 25a.

En Vitoria-Gasteiz, a 25 de junio de 2015.

Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria,

El Director de Atención a la Ciudadanía e Innovación y Mejora de la Administración,

JAVIER BIKANDI IRAZABAL.

JAVIER BIKANDI IRAZABAL.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común