Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Erlijio anizatasunaren kudeaketa publikoa ikastaroa

Euskalduna Jauregia, 2011ko azaroaren 10 eta 11n.

2011/11/10 - 2011/11/11
Inprimatu
Bilbo-Bizkaia
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Euskalduna Jauregia, B3 Aretoa
Herria:
Bilbo
Probintzia:
Bizkaia
Hasiera data:
2011/11/10
Amaiera data:
2011/11/11
Hasiera ordua:
8:30
Amaiera ordua:
14:00
Antolatua:
Justizia eta Herri Administrazio Saila
DESKRIBAPENA

Gure bizien parte da erlijioa, edo erlijioak ere esan liteke, haren adierazpenen aniztasuna pluralean zehaztu nahi bada. Ateoak direla diotenentzat edo axolagabetasunean geratzen direnentzat ere, era askotako ikusmolde espiritualek inguratzen dute eguneroko bizitza, intentsitate gehiago edo gutxiagorekin. Gizartearentzako garrantzitsua den errealitate batez ari gara, eta, hortaz, politikarekin zerikusia duen gaia da.

Gizartearentzako garrantzitsua den oro politikarekin lotuta dago, eta erakundeekin lotura izatearen zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko erlijio praktika arretaz hartu nahi du. Justiziarekin arlotik abiatuta egiten du hori, Giza Eskubideen Zuzendaritzatik, hain zuzen; izan ere, erreferente erlijiosoak kontuan hartu behar dira banakako eskubideak eta eskubide publikoak gauzatzean.

Ikastaro honen helburua erlijio aniztasunaren kudeaketarekin lotutako funtsezko eta interes bereziko zenbait gai tokiko eremutik lantzea da, baita kudeaketa publikoa antolatzeko oinarriak, gaitasunen azterketa eta kudeaketa ereduen ezagutza lantzea ere.

 

Programa deskargatu (PDF, 656 KB)

Izen ematea

Azken eguneratzea: 13/10/2011
Euskadi, auzolana