Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Lehendakaritzako hasiera
  2.  
  3. Bakea eta Bizikidetza Idazkaritza Orokorra

Giza Eskubideei buruzko nazioarteko II. biltzarra: Gatazken konponbidea

Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailak “Giza Eskubideei buruzko II. Biltzarra” antolatu du. 2006ko azaroaren 14tik 16ra bitartean egingo da Bilboko Euskalduna jauregian, eta aurtengoan “Gatazken Konponketa” gaia jorratuko du.

Biltzar horren bidez 2004an Donostian bakerako giza eskubidearen inguruan egindako aurreko biltzarrean hasitako gogoeta-ildoarekin jarraitu nahi dugu. II. biltzar honetan gatazka egoera esanguratsuenetako batzuk aztertuko ditugu (Jugoslavia ohia, Ipar Irlanda, Hego Afrika), hango indarkeria orokorreko egoeratik aldentzeko jarraitu zituzten urratsak ezagutzeko. Era berean, biktimak, presoak, gizarte-ehunduraren berreraikuntza, adiskidetzea eta halako gaiak nola landu behar diren aztertu nahi dugu. Azkenik, terrorismoaren inguruan egiten diren irakurketa berriei jarraiki, oinarrizko eskubideetan egondako murrizketen inguruko alderdiak jorratuko ditugu.

Gai honetan zeresana duten nazioarteko, estatuko nahiz bertako 100 agintariri gonbidapen pertsonala egingo zaie biltzarrera etortzeko.

Giza eskubideen kultura sustatzeko Eusko Jaurlaritzatik lantzen dugun politika orokor eta iraunkorraren barruan, tankera honetako ekimenak bultzatzen jarraitzeko dugun borondate sendoaren erakusgarri da II. biltzar hau.

Fitxategia jaso (2,35 Mb · PDF) 

Document download (2,71 Mb · PDF)

 

Lanerako dinamikak

Gai-Blokeak

  • Sarrera:

hasierako bi hitzaldi eta ondoko mahai-ingurua, gatazken ebazpen-prozesuen egungo egoera eta testuinguru orokorra azaltzeko.

  • Gai-multzoa:

Gatazken konponbidea: esperientziak maila konparatuan. Hiru hitzaldi eta ondoko mahai-inguru baten bidez, gatazken konponbidearekin lotuta hainbat esperientzia berrikusiko dira (Ipar Irlanda, Hegoafrika, Jugoslavia ohia...), betiere berariazko gatazka-egoeratik ebazpen-prozesura igarotzeko fasea azpimarratuz.

  • Gai-multzoa:

Nazioarteko terrorismoa: gatazka berria? Gai-multzo honetan hiru hitzaldi eta ondoko mahai-inguru bat egingo dira, egun sortzen ari den nazioarteko terrorismoaren testuingurua aztertzeko, baita gertakari horrek atzean duen gatazka-egoera eta horren aurrean bultzatzen diren politiken mugak eta eraginkortasuna aztertzeko ere.

  • Gai-multzoa:

Gatazken konponbidea eta adiskidetzea. Biltzarrari amaiera emateko, makrogatazka bat atzean uzten ari den gizarte batek –fase aurreratuago batean– eman behar dituen pausoak azpimarratu nahi dira, gizarte-sarea berreraikitze aldera. Hainbat gai landuko dira: esaterako, biktimak eta horientzako ordaina; oroimena; justizia; eraileen bergizarteratzea, etab.   

Hitzaldi magistralak giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde ospetsuetako ordezkariek eta akademikoek emango dituzte. Biltzarreko Ohorezko Batzordeko kideek ere hitzaldia emateko aukera izango dute.

Mahai-inguruetan, moderatzaile eta/edo txostengile batek edo gehiagok, EAEko berezko ikuspegiari buruzko sarrera egingo du, nazioarteko esperientziekin alderatuz. Bestetik moderatzaile eta txostengile horiek eztabaida piztuko dute entzuleekin.

 

Azken eguneratzea: 2008/12/05
Euskadi, auzolana